eskuin

1. iz. So egilearen bihotzaz bestaldeko aldea. 2. iz. Legebiltzarretan, lehendakariaren eskuinean esertzen diren biltzarkideen multzoa, alderdi kontserbadoreetako kideez osatua; politikan, alde ez-aurrerakoia, alderdi politiko kontserbadoreen multzoa eta korrontea. 3. iz. eta izond. Gorputzadar batez egiten diren zereginetan, eskuinekoez trebeago moldatzen dena. Eskuina da ala ezkerra? • eskuin-pase. TAUROM. Eskuineko eskuaz burututako muleta-pasea. • ESKUIN ETA EZKER. Eskuinetara eta ezkerretara; alde guztietara.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

eskuin adond.
[eskuma]
eskuma
eskuin iz.
[eskuineko eskua]
eskuma Bizk.
eskuin iz./izond.
[eskuinaldea]
eskoa Bizk., eskuma Bizk.
eskuin izond.
[eskuinaz baliatzen dena]
eskuinti Ipar., eskumati Bizk.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) iz. derecha, lado derecho (2) iz. mano derecha, derecha (3) iz. derecha (Pol.) (4) izond. diestro, -a, que utiliza mejor la mano/pierna derecha (5) izond. (batez ere Ipar.) derecho, -a
fr (1) iz. côté droit (2) iz. main droite (3) iz. droite politique (Pol.) (4) izond. droitier, -ère
en (1) iz. (the) right; right-hand (2) iz. right hand (eskua) (3) iz. the right (Pol.) (4) izond. right-handed (pertsona)

Pentsakor, eskuin eskuaz kokotsa igurtzi zuen. [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Azken hauteskundeetan eskuinak irabaziko zuela esan zuten. (Elhuyar Hiztegia)