inusturi
iz. Tximistaren hotsa, trumoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[trumoia] ihurtzuri, ostots, trumoi, ortzantz Ipar., trumonada Bizk., ortots Naf., durunda Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) trueno (2) relámpago
fr (1) foudre, tonnerre (2) éclair
en (1) thunderclap, clap of thunder (2) flash of lightning
Yoan ordukoxe, itxumustuan, iñusturiak burrunba erausitzen du. Zait Sof 146. (Orotariko Euskal Hiztegia)
txerra 9:48 am on 2012/01/05 Permalink
Gure inguruan horri justuri deitzen diogu. Eta bide batez, Uribe Kosta aldean Justuri izeneko euskarazko irrati berria sortuko da gutxi barru: @justuri
Maite 9:58 am on 2012/01/05 Permalink
Aupa, Txerra! Bai, antza denez, aldaera ugari duen hitza da. Xabier Fernandezek proposatu zidan ‘iusturia’, adibidez, baina hiztegietan gehiago azaltzen denez inusturi edo ihurtzuri, horietako bat hautatu dut.
Begira Orotariko Euskal hiztegian zer azaltzen den hitzaren inguruan:
inusturi (V, G; -ñ- Lar, Añ (V), Izt C 235, H (V, G)), ihusturi (V-ger; ius- Lar, Añ (V), H (V, G)), inuzturi (Dv (V, G)), inusteri, fusturi (V-gip; FSeg ap. A), yusturi, yuzturi, justuri (V-gip; Añ (V)), juzturi (V-ger-arr-och-gip), jostai (G-nav),busturi, fostai (G-nav), yostoi, jostoi (G-nav), dusturi (DRA). Ref.: Bon Trueno 415; A (fusturi, inusturi, jostoi, juzturi); Gárate 2.a Cont RIEV 1933, 98; Iz ArOñ (jústuixak), Als (ódaiyá); Holmer ApuntV; Garbiz Lezo 4 (fostai).
Trueno; relámpago, rayo. “Asà el trueno se designa con estas palabras: […] ihusturi, yusturi, yuzturi, yostoi, iñusteri, iñusturi, ihulgi” JMB OC I 389. “Jústuixak be badiardu, el trueno” Iz ArOñ. “Busturi, trueno (V) Bonaparte, ms. Lacombe” DRA. v. ihortziri, trumoi. Iusturiaen atzean euria. RS 201. Onetan, asi zirean trumoi ots arrigarriak, oñeztu justuria oñaztargi bildurgarriak. Añ MisE 143. Turmoi eta iñusturi izugarriak batetik eta kazkabarra eta arria bestetik. Lard 70. Justuri batek alako otsik / ez dau iñoz atera. AB AmaE 10. Ala adierazten digute beintzat iñusteriak eta tximistak euskeraz dituzten izenak […]: yusturi, iñusturi, iñusteri. JMB ELG 82. Eskatu zuek Yauberi yuzturi ta agetaren amaia. Ol Ex 9, 28 (Ker trumoi). Yoan ordukoxe, itxumustuan, iñusturiak burrunba erausitzen du. Zait Sof 146. Laister eramango bai-nau Tzeu-ren iñusturi egadun orrek. ‘Trueno alado’. Ib. 147. Ori esaten jarduten giñan justuria zetorren danien. And AUzta 65. v. tbn. Iñusturi: Or Tormes 37.
Bide batez, ze kasualitatea irratiarena! Zorte on @justuri irratiarentzat eta mila esker iruzkinagatik. 🙂