belaontzi

iz. Belaz hornitutako itsasontzia, haizearen indarrez mugitzen dena.
Antzinatik erabili dira neurri eta aparailu orotariko belaontziak. Ohizkoenak masta bat, bi eta hirukoak dira, nahiz eta lau eta bostekoak ere badiren; EEBBetako itsas merkataritzak sei eta zazpi mastakoak ere (T.W. Lawson) izan zituen. Itsaso Gorriko eta Persiar golkoko ontzi arabiarrek bela latindarrarekin jarraitzen dute eta arrantzale indonesiarrek bela aurikoak erabiltzen dituzte. Aisialdirako gaur egungo belaontziek, batez ere lehiaketarakoek, lehengoetakoekin konparatuz gero, berrikuntza tekniko handiak dituzte: ordenadore bidezko kalkulua, oso aleazio erresistenteak, etab. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[haize-ontzia]
haize-ontzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es velero
fr voilier
en sailing ship

Irribarrea ezpainetan zuela geratu zen, kaian dilindan zeuden belaontzien mastei begira. [La lutte finale, Joxean Agirre (Elkar, 2008) Orr.: 81] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

belaontzi (FlickrCC, hinayana)