kuku
iz. 1. ZOOL. Kukulidoen familiako hegazti kukuliformea, usapalaren tamainakoa eta hego eta isats luzeak dituena. Lumajea grisa da buru, bizkarralde eta hegoetan. Sabelean zuria da eta marra grisez apainduta dago. Arrautzak txori txikien habietan erruten ditu hauek zain ditzaten. Arrunta da basoak dauden lekuetan (Cuculus canorus). 2. Kukuaren oihua. Kukuak kuku eta dirua sakelean, aberatsa urte guztian. 3. (Ipar.) Norbait edo zerbait gaitzesteko oihua. Biba azeriak, kuku zakurrak! (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)
leire narbaiza 1:13 pm on 2012/05/20 Permalink
“Kuku” hitzak esamolde asko sortu ditu, denok ezagutzen dituguna, eta beti txoriari erreferentzia eginez. Baina badaude pare bat berba eta esamolde komentatu nahi nituzkeenak.
alde batetik “kukuka” ibili aipatu nahi nuke. Ume txikiekin erabiltzen den jolasa. Txikitxoiekin ibiltzen gara kukuka. Burua ezkutatu, atera eta “kuku” esaten diegu. Oso polita.
Eta bestetik “kuku bat egin”. Ezdut hiztegietan topatu, baina guk bisita labur bat egingo dugunean esaten dugu. Adibidez, herriko jaietako txosnan txanda bete behar dugula dakiten lagunek: “egingo dizuegu kuku bat”. ez da luzaroan hgeratzeko, agurtzeko besterik ez da izaten, elkar ikusi eta saludatu.