kopeta
iz. Aurpegiaren goiko zatia, bekainen gainean eta bi lokien artean dagoena eta ilearen hasieraraino iristen dena. • kopeta–hezur. ANAT. Frontala. • KOPETA ILUN (edo BELTZ) IPINI. Aurpegiak triste– edo haserre–itxura hartu. || KOPETA IZAN. (Ipar.) Aurpegia izan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[bekokia] bekoki, betondo, boronde, belar zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) frente (2) valor, audacia
fr (1) front (2) audace, courage
en forehead, brow
Besoak antxumatu eta begiak bilduta eguzkiaren berotasuna jaso du bete-betean, kopetatik belaunetaraino. [Iragaitzaz -ilunbistan-, Pello Lizarralde (Erein, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Luistxo Fernandez 11:14 am on 2012/05/23 Permalink
Eibarren bekokia esaten diogu horri. Eta aldiz, kopeta zera da, ileetako txirikorda, gaztelaniaz ‘coleta’ esaten dena.