orduan

1. adb. Une edo garai hartan edo horretan. Bai ederki bizi ginela orduan. Eseriko dira orduan kai ondoan dauden mahai luzeetan, eta ekingo diote kantuari. 2. lok. Kasu horretan, hortaz. Zer esan behar dugu orduan? Zu ez omen zara etorriko bilerara; idatziz eman beharko duzu, orduan, zeure iritzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: lok.
[hortaz]
bada, beraz, hala, hala bada, halaz, horrenbestez, hortaz, halatan Ipar., arren Zub., ba Heg. beh., halandaze Bizk. g.e., halakotz Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) entonces; en aquel tiempo; a la sazón, en aquella ocasión (2) entonces, por consiguiente, en tal caso, según eso
fr (1) alors, en ce temps-là, à ce moment-là (2) par conséquent, ainsi
en (1) (just) then, (just) at that moment, at that time (2) then

Ez nuen uste orduan eta ez dut uste orain (Elhuyar Hiztegia)

Zu ez omen zara etorriko bilerara; idatziz eman beharko duzu, orduan, zeure iritzia (Elhuyar Hiztegia)