kalapita

iz. (Ipar.) Iskanbila, eztabaida zaratatsua. • KALAPITAN. Kalapitan mintzo direla. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) zarata, zaratots, harrabots, algara, astrapalada, zalaparta, zirriparra, destetxa (2) iskanbila, istilu, liskar, zalaparta, zirriparra, sesio, erronka, eztabaida, matutin, zamarra, kereila, matraka, atralaka, aharra, despita, errieta. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Auzoan bazen, bestalde, komunista bat, eta, hain zuzen, harexekin konpontzen zen gaizkien Marroren aitona; auzoko tabernan kalapita sutsuak izaten zituzten politikaren gainean, tabernan egiten baitziren urte nahasi haietako eztabaida politikoak. [Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)