gibelatu

da/du ad. (Ipar.) 1. Atzeratu. Ez da aitzinatzen eta ez gibelatzen, beti dago egoera batean. 2. Aldaratu, urrundu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: berandutu, belutu, atzeratu, kadendu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Elkar ikuste hori gibelatu beharrean naiz ordea, eragin handiagoa izan dezan, eta oraino ez dakit pazientziarik izanen dudan: egun osoan hogei aldiz ireki dut ahoa neure zaldien galdea egiteko. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)