sari
iz. 1. Meritu eskergarri baten, egindako zerbitzu baten edo irabazi den norgehiagoka baten ordainez eman edo hartzen dena. 2. Kirol-, literatur eta bestelako lehiaketa batzuei ematen zaien izendapena. Nobel saria. 3. (Ipar.) Salneurria, balioa. Irabazi dut behi baten saria. 4. PSIKOL. Laboratorioan egiten diren ikaskuntzari loturiko saioetan, animalia ataza jakin bat egitera bultzatzen duen edozeri ematen zaion izena. 5. iz. Indian, emakumezkoen pieza bakarreko jantzia. Kotoizkoa edo zetazkoa izan daiteke eta sarritan urrezko apaingarriak izaten ditu. Koloreak eta apaingarriak eskualde eta egoeraren arabera desberdinak izaten dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â iz.
[ordaintzat hartzen den ondasuna] prima, sarigarri, errekonpentsa g.e., donari zah., donario zah., premio Heg. beh., golardo Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) pago, importe, precio, recompensa (2) lehiaketan,… premio (3) (hed.) sanción, castigo, merecido (4) Ipar. precio, valor (5) paga, salario, sueldo (6) cuota; renta
fr (1) récompense, prime, paye, prix (2) lehiaketan,… prix (3) Ipar. prix (4) Kir. bonification
en (1) salneurria reward, payment, recompense (2) prize, award (3) price, value (4) pagamento, salário
port (1) recompensa, gratificaçã (2) prêmio (3) preço, valor (4) pay, salary, wage
Gaurko hitza egitasmoak diariovasco.com saria jaso du euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena kategorian.
Luistxo Fernandez 12:27 pm on 2012/11/23 Permalink
Zorionak Maite, sariagatik. Susto pixkatekin, ostera, 4. adiera irakurri ostean…
Maite 8:07 am on 2012/11/24 Permalink
Mila esker, Luistxo! Ez pentsa, esanahi horiek guztiak ikusi ondoren -bereziki laugarrena-, ‘golardo’ ipintzekotan egon nintzen, baina… 🙂 🙂