zupada

iz. zupatze

Sinonimoak: iz.
[zupada] zupatze (Elhuyar Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es chupada, calada
fr taffe, bouffée
en (de helado) lick; (de cigarrillo) puff; drag (sl), puff (colloq)
port chupada, chupadela; (de cigarrillo) tragada, (de pipa) cachimbada

Sinplistak, Hedoi Etxarte (Susa, 2012)

Garbi Ramosek Txagorritxuko sendategiko
gaueko merkataritzan ezagutu zuen Aritz Zabala.
Garbi Ramosek ipuin bat osatzeko
ezaugarri egokia topatu zuen Aritz Zabalarengan.
Aritz Zabalari zupada batzuk egingo zizkion
aho aproposa iruditu zitzaion Garbi Ramosena.

Etxarri-Aranatzeko tren geltokira heldu aurrez
ardiak ikustean, Aritz Zabalak Garbi Ramosi
«Badakizu nolakoa naizen» esaldiaren bertsio hobetua
jaurti zion: «Bazenekien nolakoa naizen».
Sikiera «Bazenekien nolakoa nintzen» esan izan balio
Garbi Ramosek aukera izango zukeen hura aldatzeko,
edo horretarako aukera historikoa sortzeko.

Garbi Ramosek ez du egoarekin ezer aldarrikatzen,
ezer konpondu nahi ez duelako. Ramosek Zabalarekin
batasun zorrotza eratu nahi zuen, mina ulertzeko tresna
izan zedila Zabala-Ramos unitatea, plazera ekoiztu
eta mantentzeko heldutasun etenkaria izan zezala.

Zabala-Ramos unitateak Zabala independentearen
bertsio hobetua, argudiatua, minik gabekoa
eraikitzeko balio izan zuen soilik. Amak elikagaia
igortzen jarraitu zuen zilbor-heste ebakitik.

Zabala bere alboan gelditzera behartu nahi luke
Zabalak Ramos beltza dela ikusteko gaitasuna balu.

Bertsio hobetua, (Sinplistak, Hedoi Etxarte) cc-by-sa
Susa, 2012 (susa-literatura.com)