gauenara

iz. ZOOL. Kiropteroen ordenako ugaztunen izen arrunta. Tamaina ertain edo txikikoak dira, besoetan hego-itxura duen mintz bat dute eta gehienak karniboroak dira. Ia mundu osoan bizi  dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ik. saguzar)

Sinonimoak: iz. Ipar.
[saguzarra] : saguzar
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es murciélago
fr chauve-souris
en bat
port morcego

Gauenara harpeko sabaiari nola, hala lotu nintzen harri hezeari, esku eta zango. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

gauenara (FlickrCC, Wikimedia Commons)