pagaburu

iz.  Besteen erruak ordaintzen dituen pertsona.  Persona que paga, generalmente por abuso, las cuentas o las culpas ajenas.(DRAE, pagote)

Orotariko euskal Hiztegian:

pagaburu.

1. “Pagote, a quien echan las culpas de todo” Lar.

2. Pago total de una deuda. Idi-jabeak eskatzen dio pagaburua egin dezan artean eman bearko diola urtean euneko amar. AA II 191.

Sinonimoak: iz.
[pagaburu] petxero, kopla-buruko; turko-buru

Beste hizkuntza batzuetan:

es pagote, cabeza de turco
fr bouc émissaire, tête de turc
en scapegoat
port bode expiatório

Ez da gure aurkako ezer. Gu pagaburu moduan hartu gaituzte, baina erasoa grebalari guztien aurkakoa da, langile aktibo guztiak makurrarazteko.  [Imanol Salinas eta Gorka Milagro. Auzipetuak: «Pagaburu gisa hartu gaituzte, baina langileen kontrakoa da erasoa», Joxerra Senar Iruñea (Berria, 2013-04-24)]

Alegia, Excel pagaburu, ezkutatzeko hau guztia gertatzen dela gutxi batzuen jabetza eskubideak askoz ere gehiago balio duelako beste milioika batzuen bizitzeko eskubideak baino. Eta hori ez dutela eredu matematikoek erabakitzen, jende eta jendarteari buruzko ikuspegiek baizik: hots, ideologia hankazpiratuak. [Pagaburu, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-04-25)]

pagaburu (FlickrCC, publik15)