ahul
adj 1 adj. Indar, kemen edo bizkortasun urrikoa. Ik. makal. Gizon zahar, ahul eta gaixoa. Gizona herbal eta ahul da: ezin hel amesten dituen xede handietara. Indarrez ahul eta gorputzez mehar. Gogo, oroimen, arrazoi, sineste, borondate ahula. Argi ahula. Ahots mehe ahula. Su ahul bat. Gure hizkuntza ahulak izan dezakeen indarraren egoitza nagusia hegoaldean dugu. Edari, janari ahula: motela edo mami gutxikoa. Lur ahulak: fruitu urria ematen dutenak. 2 adb. Fedea eskas eta ahul dabil haiengan. Haren eragina edozeinengan da nabari, non sendoago, non ahulago. 3 iz. Jas. Ahultasuna. Sabelean ahul bat hautemanik, pala sorbaldara goititurik, badoa etxera. Gorputzeko ahularen ordain, emazteak badu espirituko zorroztasuna. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: izond. (UZEI Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar hiztegia, Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference):
es (1) izond. débil, flojo, -a, endeble, sin fundamento (2) izond. [kaltebera] vulnerable, desprotegido, -a (3) izond. insÃpido, -a, que no tiene sabor (4) izond. (Fis.) [interakzioa] débil (5) izond. (Hizkl.) débil (6) izond. (Kim.) débil (7) adb. débil
fr (1) izond. faible, fragile (2) izond. insipide, fade (3) adb. fragile
en (1) izond. weak; [argia] feeble, dim; [azalpena, aitzakia] flimsy; [haizea] light (2) izond. [janaria] tasteless, insipid (3) adb. weak, faint
Txistu-hots txiki ahulbat zetorren nonbaitetik. [Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply