ahutzeko
ahutzeko iz. g.e.
[masailekoa] ahoko, belarrondoko, danbada, danbateko, dangateko, kolpe, masaileko, matraileko, mustupileko, muturreko, takateko, zartako, zartateko, kolpekada Heg., zartada Heg., zartadako Heg., kaska Ipar., kaskako Ipar., kolpeka Ipar., matelako Ipar., mazelako Ipar., panpako Ipar., paso Ipar., ukaldi, zaflako Ipar., zafra Sort., zarta Sort., plastada Bizk., plastateko Bizk., zaplada Bizk., zapladako Bizk., zaplateko, zaflada Naf., zafladako Naf., belarraldeko Zub., ezpaineko g.e., zanpateko, kohat Ipar. g.e., zanpako Sort., azote Ipar. zah., zafardako Ipar. zah., zaplazteko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Pernan 9:32 am on 2009/11/03 Permalink
Dotore dago, Maite! Zorionak!!!
Maite 10:35 am on 2009/11/03 Permalink
Ondo geratu da, baina hurrengoa oraindik hobeto!!! 😉 Portzierto, luxu bat iruditzen zait kolaborazioa. Mila esker, Pernan! (Ikasleei pila bat gustatu zaie marrazkia…) 😉 😉
ander GOÑI 10:55 am on 2009/11/03 Permalink
Goñi izanda… ba ezin ezer esan gabe gelditu. Etxarrin, gurean “mukiko” ere erabiltzen da. Mukikuat emango dubat!
Maite 6:35 am on 2009/11/04 Permalink
Mukiko hori ez dut inon ikusi; gustatzen zait! Dena den, Goñi ber hiru…hau “konplikatzen doa”! 😉 😉