aitorleku

iz. Elizetan, aitortzeko erabiltzen den esparru txikia. Apaiza bere aitorlekuan sartu orduko, joan zitzaion Mikel bere barruko larria hustera. Elizako aitorlekuen aurrean jende ilarak daude aitortza egiteko zain. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

aitorleku. Confesonario. Eliza bat dauke [Berrituk] Ondarroako elizan sartuko balitz, konfesonario edo autorleku bat irudi izango leukeena. A Ezale 1897, 2b. Irurak aldean pralle-errezkada / kandelargi banaz aitorlekutara… SMitx Aranz 174. Diru billa ator autorlekura? Esan egik “Ni pekataria”, ta autortu egizak pekatuak. Bilbao IpuiB 161. Meza bukatu arte itxoin zion apaizari. Au aitor-lekuan sartu zaneko, joan zitzaion bere barruko larria ustutzera. NEtx LBB 27.

Sinonimoak: iz.

    [aitortegia]: aitortegi, konfesatoki, kofesategi Ipar., konfesional Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Erl.) confesonario, confesionario
fr iz. confessionnal
en iz. confessional
port iz. confessionário

Aitorleku itxiak zeuden; atea itxi egiten zuten norbait sartzean. «Barruan hormatxo bat zegoen apaizaren eta eliztarraren espazioa zatitzeko.” [ITZALA, HORMA ETA ISILTASUNA, Garikoitz Goikoetxea (Berria, 2017-01-29 )]

aitorleku (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)