aiurri

iz. Pertsona batek, bizitzan oro har eta gainerako pertsonen aurrean aritzeko moduari dagokionez bereziki, duen izaera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, Ik. adiurre)

Sinonimoak: iz.
[izaera]
 izaera, ekarrai g.e., zima g.e., adiurre zah., mendu Bizk. g.e.
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es carácter, forma de ser, personalidad
fr caractère, naturel
en character; personality; manner
port gênio,

Pentsatzen jarrita, Veleiako faltsifikazioen alderdirik txarrena haien aiurri eskasa da. Hurrengo faltsifikaziorako, faltsutzaaileei komeniko litzaieke gauza batzuk aintzat hartzea. Historian izan dira arrakasta handiko faltsifikazioak, eta ospetsuenetariko Euskal Herrian asmatutakoa dugu gainera: Leloren edo Kantabriarren Kantua. Ia hiruruheun urte iraun zuen haren “benekotasuna”k, eta Humboldt handiak ere amuari heldu zion, pentsa. Euskal Filologian lizientziatuak ez diren euskaldunentzat (batzuk badaude) Leloren Kantua ezezaguna da, baina mendeetan gure arbasoen irudimenarentzat bazka polita izan zen. Eta etorkuzinerako faltsifikazioeterako eredugarria gerta liteke, faltsifikazioaren maisulana izan zelako. [Nola egin faltsifikazio on bat, menditarra (Iruña-Veleia 2013n argituko dugu?, zuzeu.com, 2013-01-24)]