aje

iz. 1. Edozein gorputzondoez edo osasunbeheraldi ez larria. Zahartzaroaren ajeak. 2. (hed.) Edozein tresnaren akatsa, desegokitasuna. Ajez betea dago kotxe hau. 3. Mozkorraldiaren edo gehiegi edan ondoren izan ohi den gorputzaldi txarra. Astelehen goizeko ajea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) biharamun, mozkorrondo, oste (2) eritasun, gaitz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Gorrotoz horditu ondoren, etsipenez beteriko aje garratza pairatzea egokitzen zitzaion. [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)