akidura

iz. Nekea, unadura. Jainkoa otoiztuz onets ditzan haren akidurak eta izerdiak. Ezin erranezko akidura bat nabari zuen bere gorputzaren atal orotan. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

akidura (L, BN-baig, S; -kh- Dv -> A, H). Ref.: Lh (akhidura); Satr VocP.

Cansancio, fatiga. “Fatigue extrême, épuisement” Dv. “Fatigue, lassitude” H (s.v. akhitzea). “Cansancio, fatiga” Satr VocP. v. ahidura. Zure akidurez, libra gaitzazu, Jesus. Dh 80. Ibili naiz nekhe, akhidura, beila, gose, egarri, barur asko, hotz, buluztasunen erdian. Dv 2 Cor 11, 27 (Lç trabaillutan eta neketan, TB penetan eta lanean). Othoiztuz Jainkoa onhets ditzan haren akhidurak eta izerdiak. Laph 107. Bere eri maiteentzat deusik ez zitzaion sobera, ez elhe onak, ez akhidurak, ez eta mirakuluak. Arb Bok 327. Lehen arratsaldean, / ur-eskasez naski, / Xipak akidurari / ezin ihardoki; / Hil zen, eta lagunak / beilari jarraiki. Etcham 113. Ihizekan egiten zütian lasterrek eta han hartzen zütian akidüra eta izertaldi handiek goizik ezintü zien Haritchabalet. Const 36. Auzi zozo baten beldurra, akidura, oihaneko xakolinaren azken uztarra edo ez dakit zer, lo-kuluxka batek hartzen nu ene alkiaren gainean. JE Ber 48. Berant afaldurik, akidurak loaletu zituen eta badoazi oherat. Zub 110. Ezin erranezko akidura bat nabari zuen bere gorputzaren atal orotan. Mde Pr 162. Paganoak bentzutuak ikusiz giristinoek zer bozkarioa zuten ohartuz, ez nituen gehiago sendi gorputzeko akidurak. Ardoy SFran 337. Etxean agertzeko ez izanki deusik, / omore txarra eta akidura baizik. Xa Odol 254. Ez zituzten zapetak higatuko eta hartu zuten akidura hartuko debalde. Etchebarne 54.

Sinonimoak: iz. Ipar.

    [unadura]: ahitze, neke, iraungidura Ipar., unadura Ipar., abaildura g.e., anu g.e., neketasun g.e., hagoadura Ipar. g.e., nekadura Ipar. g.e., ahidura Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Ipar.) cansancio, fatiga, agotamiento
fr iz. fatigue, exténuation
en iz. fatigue, tiredness, exhaustion, weariness
port iz. (Ipar.) cansaço, fadiga, esgotamento

Ezin erranezko akidura bat nabari zuen bere gorputzaren atal orotan. (Hiztegi Batua)

akidura (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)