akura

iz. 1. Agotek ordaintzen zuten zerga. 2. Inorena den zerbaiten ordainketa bidezko erabilera; ordainketa horren zenbatekoa, errenta. Etxeko nagusi batek mahasti bat landatu zuen, gero langile batzuei akuran eman eta joan egin zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad.
[alokatu]
akuratu, errentan hartu, alokatu Ipar., alogeratu g.e., errentatu g.e., aloitu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) contribución, tributo (2)  arriendo, alquiler
fr locacion
en renting, leasing; [zerbitzua bereziki] hire; [prezioa] rent, rental

Begiak makaldu zitzaizkion eta pertsianak ez ziren berriro ireki. Urte asko igaro zen eta etxea ez zuten saltzen, ez akuratzen. Kasurik egingo ez zioten beldur, Zorionek ez zuen inoiz konponketarik egitea eskatzen; gapirioak ustelduz zihoazen; negu oso baten zehar euriak here oheburua busti zuen. [Bihotz apala, Gustave Flaubert / Karlos Santisteban (Kriselu, 1998)] (susa-literatura.com)