aldarrikatu

du ad. 1. Zerbaiten berri aldarrika eman, aldarri eginez adierazi. Bere salgaiak kalez kale aldarrikatuz. Udal-deiak aldarrikatu. Ebanjelioa aldarrikatu. 2. Zerbaiten eskakizun edo defentsa aldarrika egin. O’Connellen ondoko herrizaleak irlanderak salbatzea merezi zuela aldarrikatzen hasi ziren. 3. Independentzia, erregimen politiko bat, lege bat, etab. indarrean sartzea ofizialki adierazi. 1946an Filipinetako independentzia aldarrikatu zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: d.
[aldarri egin]
oihuztatu, aldarri egin Ipar., pregonatu Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) pregonar; predicar; gritar, decir gritando (2) reivindicar, proclamar, reclamar (3) [araua] proclamar; [legea] promulgar
fr crier, proclamer, promulguer, revendiquer
en (1) to announce; [salgaiak] to hawk, to advertise verbally (2) to proclaim, to declare

Ondoren dioket kontzientziak askatzen laguntzera natorrela, eta orduan bai. Orduan susmo guztiak baieztatuko zaizkie. Ikusten? Hau erreboluzinoa aldarrikatzera jatork. [Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza (Lanku, 2009) Orr.: 59] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)