aldizkari

iz. Agerraldi tarte jakinez argitaratzen den izkribu inprimatua. Albiste, kirol, literatura aldizkaria. Arte aldizkari bati salduko diot. Ehizari buruzko aldizkaria. Linterna Gorria aldizkari elektronikoa sortu dute. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

aldizkari.

Publicación periódica. v. aldizkingi, albistari. Kaputxinoak Iruñan argitaratzen dugun illabeteroko aldizkari ortan [Zeruko Argia-n]. Inza Azalp 5. Euskerazko aldizkari, astekari ta egunkariak ere onen olerkiaz pozik jantzi dituzte beren orrialdeak noizbeinka. Inza in Jaukol Biozk XV. Iru-illabetez beingo bazkide-aldizkaria. Ldi IL 120. Iru illabetez beingo aldizkaria. Ib. 122. Madrid-ko Agintaritza-Aldizkarian Agorraren 29an ezarri izan zan Oroagindua. “Decreto inserto en la Gaceta de Madrid”. EAEg 23-10-1936, 116. Datorren aldizkari Euskera-n argitaratzen asiko dira Azkuek bere Iztegian eratxikiko itzen lerroaldiak. Egan 1955 (5-6), 43. Hizkuntza ikasi dutenek aldizkari bat (hilabetekaria) kornubiera hutsean egiña badute 1934-garren urteaz geroz. Mde Pr 263. Aldizkari askotan izkiriatu zuen. AIr in Izeta DirG 11. Argitaraziak ditut Euzko-Gogoa aldizkarian. Zait Plat 3. Arantzazuko ikasleek ba-dute aldizkari bat, Jakin. Vill Jaink 129. Orain dala gutxi, Olerti aldizkarian ale batzu argitara eman nitun. Gazt MusIx 8. Euzkadi aldizkarian. Ibiñ Virgil 23. Jakintza-aldizkariak euren orrialdeak zabaldu dautsoez. Alzola Atalak 126. Zenbat lan-puxketa, euskal egunkari ta aldizkarietan zabalduak! NEtx LBB 8. Lehen bezala Herria aldizkarian publikatu. Mattin 55. Aintzina aldizkaria. Larre ArtzainE 121. Euskal aldizkari bakarra ez ezen euskal aldizkarien erregea. MIH 201. Egan aldizkaria. MEIG I 256. En DFrec hay 291 ejs.

Sinonimoak: iz.

    [kazeta]: agerkari, albistari, berripaper, berrikari Ipar., kazeta Ipar., aldizkingi zah., errebista Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. revista; publicación periódica
fr iz. magazine, revue ; périodique
en iz. magazine; periodic publication; [jakintza-alor batekoa] journal
port iz. revista

Gaur aurkeztu da Ttap aldizkariaren zero zenbakia. Irailetik aurrera, astero-astero, gertuko aktualitateko gaiak zure poltsikoan! @ttapaldizkaria (2018-07-26)

aldizkari (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)