amagarri
adj. g.er. Maitagarria. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
1 amagarri. Acto por el que una mujer se vuelve, o puede volverse, madre. Cf. 1 aitagarri. Baina piesta zaleen konzienzijaak oitura txaarren tintiagaz zetakatuta dagozan legez, sakrilejijo bat, adulterijo bat, edo aitagarri ta amagarri bat osotu artian, beste kastidadiaren kontrako desonestidade nasaija ezdaukee pekatutzat. fB Olg 181s.
2 amagarri. (Lar, Añ). Digno de ser amado. “Amable” Lar, Añ. Cf. 2 amatu. v. maitagarri. Dá maite bakárra / Jaunarén Maria, / au sú ta sugárra / ta maitagarrÃa / ta amorosgarrÃa / ta admiragarrÃa / ta amatáko amagarrÃa. LE Kop 29. Da pekatubari artuten jakon gorrotua gatx guztijai baño geijago Jangoiko txito on ta amagarrijaren ofensia dalako. Mg CO 45 (CC 203 maitagarriaren). Maite izateko Jangoiko ain on ta alde guztietarik amagarrija. Ib. 284 (CC 189 maitagarria). Jesusen borondatera geurea beeratu ta azpitutera; gurari bizi bategaz berari gustu emon ta bere bertute amagarriak jarraitutera. Añ LoraS 53. Zelan egon geintekez […] maitetasun amagarrienagaz berari [Jesusi] eskatu baga arren etorri dedilla gu ikustera ta gure arimakaz alkartutera? Ib. 131. Ametan dot neure Jaungoikoa neure biotz guztiaz ta gauza guztien ganian, zegaitik dan guztiz ona ta amagarria. CatBus 54.
Sinonimoak: izond. g.e.
[maitagarria]: laztangarri, maitagarri, onesgarri, amoragarri zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es izond. amable; digno de ser amado
fr izond. charmant, joli, adorable
en izond. charming, lovely
port izond. adorável
Testuinguruan
Gure katua guztiz amagarria da. #gaurkohitza
Reply