amoina

iz. (Ipar.) Limosna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Ipar.
[limosna]
limosna Heg., ukar neol., erremusina Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es limosna
fr aumône
en charity; alms (pl.)

Ez naiz ezkutatuko: pentsatzen dut Euskal Telebistak zentzurik badu, EAEko telebista publikoa den neurrian —ez dugu ahantzi behar EAEko telebista publikoa dela, ez gehiago—, euskaraz duela zentzua. Nahi bezala: euskaraz bakarrik, euskaraz batez ere —lehenaren aldeago ni—, baina euskaraz. Eta ez orain indarrean den kate bakoitzeko hizkuntza bat formatu horrekin, euskarazko katea amoina, limosna bilakatu dela gaztelaniazko kate zentral, inportante eta ezinbestekoaren aldean. [Euskarazko ETB, Aritz Galarraga (Berria, 2012-02-08)]

amoina (FlickrCC, danaScobar)