amorrazio

iz. (lgart.) Amorrua. Nik hartu nuen amorrazioa, ez zetorrela ikusi nuenean!  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian:

amorrazio (V, G ap. A; Dv (V, G)), amurrazio (AN-gip ap. Gte Erd 231), amurrazinoe.

  Rabia, enfado, indignación. “Rage, colère, au fig.” Dv. “Amorrazioaren amorrazioz etxea erre zuen (G-azp)” Gte Erd 14.

“Gangrena (pasmoa). […] La rabia (amorrazioa (G-goi)).

Sinonimoak: iz. Heg.

[amorrua] : amorru, bekozko, beltzuri, ernegaldi, errabia, haserre, haserretasun, irakidura, irakin, furia Ipar., haserredura Ipar., samur Ipar., samurdura Ipar., samurgo Ipar., haserrekuntza Bizk., ernegazio beh., betilun g.e., errabiatasun g.e., hisigo g.e., muturtasun g.e., sumin g.e., errabiamendu zah., hira zah., kolera zah., hisia Ipar. g.e., kexeri Ipar. g.e., sepa Ipar. g.e., sumindura Ipar. g.e., haserrego Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Heg.) (lgart.) enfado, indignación, rabia
fr (Heg.) fureur, rage, colère
en rage, anger, fury, indignation
port aborrecimento, zanga, irritação, indignação, raiva

Entzun: 

Harkaitz Canoren arabera, idazle guztiek dute «puntu paranoiko bat» segurtasunarekin. «Garcia Marquezek esaten zuen berak idatzitakoa paperean ikusi arte, testu hori ordenagailuaren irudimenean bakarrik existitzen zela». Erabat ados dago horrekin, eta inprimatzeak, oraindik ere, paperak balio duela uste du. «Ezusteko txikiak» izan ditu, eta amorrazioa sentitu izan du halakoetan. «Lehen egindako lanaren gogoratze ariketa bat egin behar izaten da, sormen lana baino gehiago, eta horrek halako mikaztasun sentsazio bat ematen du. Hobe da horrelakoetan aurrekoaz pixka bat ahaztea». [Bidean galdutako literatura, Ilargi Agirre (Berria, 2014-01-07)]

amorrazio (Gaurko Hitza, CC)