anu

iz. g.er. ‘nekea’ (Batez ere anu egin esapidean erabilia) anu egin g.er. ‘nekatu, unatu’ (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ahuleria, ahultze, makalaldi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan:

es cansancio, fatiga
fr fatigue, lassitude
en tiredness, weariness, fatigue

Ez dizut kontatuko zenbat neke eta trabailu, eta zenbat pena eta sufrimendu pairatu behar izan genuen, ezta zenbatetan sentitu izan nintzen ahiturik eta anu eginik ere, zeren zuhaurk ere imajina baitezakezu… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)