aramu

iz. ZOOL. Araneoen ordenako artropodoen izen arrunta. Gorputza prosoma eta opistosoma deritzen bi ataletan banatuta dute. Ahoaren inguruan kelizero deritzen luzakinak dituzte, hozka egin eta pozoia ziztatzeko erabiltzen dituztenak. Lau hankapare dituzte eta prosoman kokatuta daude. Opistosoman armiarma-sareak egiteko erabiltzen duten zeta jariatzen duten guruinak dituzte. Tamaina desberdinekoak dira eta mundu guztian hedatuta daude. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Bizk.
[armiarma]
armiarma, marasma Bizk., ainarba Zub., amama g.e., amaraun g.e., miarma Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es araña
fr araignée
en spider

Eta konpondu ostean sabaian ipini zuten aramu erraldoia…. [Ugerra eta kedarra, SONIA GONZALEZ (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

aramu (FlickrCC, GViciano)