arantza

iz. 1. BOT. Zenbait landaretan sortzen diren ziri zorrotzetako bakoitza. 2. (hed.) Gauza mingarria. Bihotzean daramagun arantza. 3. Ik. elorri. 4. ZOOL. Zenbait animaliak, itsas triku eta arantzurdeek kasu, duten prozesu zorrotz puntaduna. 5. ZOOL. Ornoen eta beste zenbait hezurren apofisi puntaduna. 6. ZOOL. Hegats-erradioa. • arantza bifido. MED. Bizkarrezurraren malformazioa, orno-arkuen bi erdiak behar bezala soldatu ez direlako sortua. Arrailadura edo fisura horretatik orno-muina eta meningeak irten daitezke, larruazalaren azpian tumore-moduko bat sortuz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  iz.
[ziri zorrotza] : erren Naf. g.e.
[elorria] : arantze, elorri Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) espina, púa, pincho (2) (hed.) [samina, atsekabea] espina (3) endrino, arán, arañón ➥ elorri beltz (4) [arrainen hegatsena] (Zool.) espina
fr épine
en (1) thorn; spine; prickle (2) (hed.) pain; suffering
port (1) (de planta) espinho (2) (hed.) dor (3) [arrainen hegatsena] (Zool.) espinha

Entzun:

arantza (FlickrCC, jenny downing)

Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak,
jendarme auto bat
bidean bildots artean pasatzen.
Etxe elizetan otoitzak,
betiko otoitzak neguko keearen antzera
lehun igotzen.
Martin Larralde ez da sekula itzuli,
baina itzuli balitz
(arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)…
Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da,
larre berdeak,
etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidan
Bayonne 17 panopetik.
Jendea familia erretratuetan bezala
larritasuneraino
perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara.
Inork ere ez du
(dena ohitura, dena errua, dena barkamena)
oroimenaren
korapiloa deslotzen. Inork ere ez du
koblakaririk behar…

Martin Larralde honelako egun batez hil zen
galeretan,
begiak zabalik etzanda, agian, zerua,
itsaso ziki bat dela esanez.

[Martin Larralde, Joseba Sarrionandia/Ruper Ordorika]