arrotz

iz. eta izond. 1. Bertakoa ez dena, atzerrikoa; atzerritarra. Ohitura arrotzak. 2. Ohizko ez dena. Badakit arrotz irudiko zaizuela lan honi lotzea. 3. Ostatu ematen zaion pertsona, apopiloa. Koinatak nauka arrotza. 4. BOT. Lekuz kanpo jaiotzen dena, zurtoinetatik jaiotzen diren sustraiak esaterako. Sustrai arrotza. 5. EKOL. Gizakiak eskualderen batean sartutako animalia edo landarea, bertan denboratarte batez ugaldu ondoren iraungi egiten dena. • gorputz arrotz. MED. Animali edo giza gorputzean ez-naturalki dagoen gauza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

iz. g.e.
[ostatu hartzen dagoena] apopilo Heg. beh., ostalari g.e.
iz./izond.
[atzerritarra]
atzerritar, erbestetar, kanpoko, kanpotar, lekortar Ipar., atze g.e.
izond.
[arraroa]
bitxi, estrainio Ipar., sordies Ipar., xelebre Heg. beh., arraro Ipar. beh.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) forastero, -a, extranjero, -a; extraño, -a (2) extraño, -a; ajeno, -a; raro, -a (3) huésped, -a
fr (1) étranger, -ère (2) rare, étrange, bizarre (3) hôte
en (1) foreigner; outsider (2) foreign (3) strange, odd, weird

Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.