artega

adb. (batez ere B) Oinaze edo egonezin batek kezkaturik edo larriturik. Estu eta artega zeuzkan buruko min batek.

Sinonimoak: larri, urduri, zirin, egonezin, kezkati, kezkatsu, pirri, ezinegon, ekurugaitz, arduratsu…

Denbora-tarte batez alde batetik bestera artega ibili ondoren, ispilu-atetik irten eta esekitako jantziz beteriko korridore batera heldu zen. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana]