artegatu

ad. da/du. artegatu, artega/artegatu, artegatzen. Artega jarri, urduritu. Ez ginen orduan larregi kezkatzen, ez artegatzen, hutsaldi hura laster betetzekoa genuelakoan. Artegatzen nauen arazoa. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

(V-ger-ple-arr-oroz-m; -au V-ger), artekadu (V-ger-ple). Ref.: A (artegatu, artekadu); Garate 5 . a Cont RIEV 1935, 318.

Inquietar(se). ” Artegau, nervioso, en Kortezubi y Durango” Garate 5. . a Cont RIEV 1935, 318. En DFrec hay 2 ejs. de artegatu.

Umea ondo-ezik eta artegaturik topa eban Piliperen emazteak. A BeinB 76. Eztu zaldun orrek nai aña txalo izan. Gizadirik geiena, une artan, beste norbaitek artegatua darabill. Ag EEs 1917, 210. Zeure barrua […] garbitu ta argitu egizu, oben aztunen batek be artegatu etzaizan. Pi Imit IV 7, 1. Euren etxietakuak eta euren aiskidiak artegatu ziran, agiri etziranian. Kk Ab II 32. Urthe idorrak erori zaizkigu bizkarrerat: egiteko hanitz edo gutiegi, irabaziak xuhur, gogoa bethi artegatua… JE Ber 5 (“rendu inquiet” en el voc. final). Neskarekiko berririk izan etzualako, zearo artegatuta zebillen mutilla. TAg Uzt 162. Ta ixraeldarrei buruz artegatuta, yopu-lan gogorretan zerabilzten. Ol Ex 1, 12. Bere adiskideak artegaturik (inquietarse, impacientarse) ots egin zioten. Etxde AlosT 16. Theresa artegaturik agiri zen. Mde HaurB 56. Gogorapen horrek ere ez zuen artegatzen; izatekotz, bera-gisako atsegin bat zemakion… Ib. 60. Solo-lanetarako etzan asko estutu ez artegatuko Juan Domingo, baie basorako berarizko zaletasune euken. Akes Ipiñ 34. Etzaite artega Padre Venancio gaxu hori! Ezta izan ixtripu bat zuk uste duzun bezela. Osk Kurl 177. Arimako nahigabetasunak mintzen, egin beharrak artegatzen. Ib. 81. Betikotasun betean murgildu beharrak artegatzen zuen Unamuno. MIH 265. Ez da inor, dakidanez, bikoiztasun horretaz artegatzen. Ib. 388. Ezerk artegatzen ez duen fedea, gurasoengandik zuzen-zuzenean zetorkigun hura, ederra izanik, ez da gaur aski. MEIG III 88.

 Sinonimoak: ad. Bizk.

[urduritu]: arazotu, arduratu, axolatu, espatu, estutu, kezka eman, kezkatu, larritu, urduritu, arrangura izan Ipar., gogoetatu Ipar., grinatu Ipar., kexatu Ipar., arbindu Bizk., erreustu Zub., malmetitu g.e., ekurugaiztu Zub. jas., antsiatu Ipar. g.e., axolduritu Ipar. zah., hagorandu Ipar. zah., estu Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es da/du ad. (B) inquietar(se), intranquilizar(se)
fr da/du ad. s’inquiéter, faire perdre la tranquillité
en (1) da ad. to get worried about sth, to get worked up about sth; to worry about sb/sth; to feel anxious/nervous (2) du ad. to upset, to distress
port da/du ad. inquietar-se, intranqüilizar-se

Hori gutxi balitz, zubikoaz geroztik Rubenek luzatu dizkidan begirakuneak – eta isiluneak – are gehiago artegatu naute. [Jeans-ak hozkailuan, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

artegatu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)