astegoien

Bizk. iz. Astearen azken egunek osatutako denbora-tartea, bereziki lan edo eskolarik gabekoa. Larunbat eta igandeaz esaten da batik bat. (asteburu, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: asteburu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es fin de semana
fr fin de semaine, week-end
en weekend

Jaietan atrapau doguz, milaka lagun zuriz jantzita eta painelu gorria saman lotuta, barreka, dantzan eta kantuan, eskuetan kalimotxo edo garagardaoaz betetako katxiak dabezala. Zuria eta gorria nagusi izan arren, ez dira Sanferminak, Baionako jaiak baino. Euskal Herriaren Iparraldea, Frantziaren hegoaldea. Euskerea, gaztelania eta frantsesa eskutik, Iparraldeko uririk handienean, giroaren aldetik, Euskadiren eta Frantziaren antz txikia euki arren. Kulturen nahastea Bilbotik pare bat ordura eta Donostiatik ordu erdira. Baionatik paraje Miarritze bisitetea be merezi dau eta bertako kale eta eraikinen magiagaz gozetea, hori bai, ahal dala, uda sasoitik kanpo.

Bidaide atalean, etxetik hur egon arren, aire desbardineko ingurua ezagutarazoko deutsuet. Aukera polita urteko edozein astegoien pasetako edo egunpasa egiteko. [Miarritze eta Baiona, Zigor Aldama (bizkaie!)] (Habe Ikasbil)