at

postpos. (-tik atzizkiaren eskuinean). -tik kanpo. Etxe barruan eta etxetik at. Bilbotik at bidalia. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

at (BeraLzM). Tr. Aparece en textos meridionales del s. XX; en la var. ate sólo lo hallamos en Azkue, Lizardi y N. Etxaniz. En DFrec hay 36 ejs. de at.

1. (Tras instr. o ablativo, con vb. de movimiento). Fuera de, hacia afuera de. “Bilbaotik at biraldu dira asko” BeraLzM. Cf. ate (4). Prakerre erbesteratu eitela Arribil-tik lau legua ingurutik at. Kk Ab I 39. Euzkera aldeztu biogu andi, / Txiki, lekaide, apaizak… / Euzkel-Erritik at bialdurik / Erdalkerizko ekaitzak (1922). Enb 46. Balu, eramamiz at lioake / izardi joriarekin. “Lo expulsaría de la yema”. Or Eus 318. Ogasun Zaingoa Bilbaoz at eramana izan dalarik. EAEg 17-6-1937, 1821. Onek erriak zuzitzen ditu, gizonak euren etxietatik at iraitzi oi ditu. Zait Sof 169. Bidalduko nauala / neure lanetik at. Ormaetxe Ipuintxuak 67 (ap. DRA). Nora dagiket iges zeru ta lurretik at, nigana etor zaitezen nere Iaun ori? Or Aitork 10s. Emendik at badoaz, zeruaren ederra ikusteko oi da. Berron Kijote 161.

2. Fuera, en el exterior. Jaio berri askan datza, besoak at; / Erdizka agiri, ezpanez jostaka irri. B. Manterola in Onaind MEOE 698. Neugan bakia zala at billau nenduban, / zoruna baña soilik daukogu barruban. “La quise encontrar fuera”. Laux BBa 66.

+ ate. (Tras instr. o ablativo). Fuera de. Ibar-zugatzak esaten yakenak be debeku onetatik at gelditzen dira. ForuAG 137. Elorri punten bildurrez beti / gurutzatik at bainago. Laux BBa 10. Zeure laztanik gabe eztago lorarik, / esku orrenkandik at eztabil gizonik. Ib. 102. Begoz emendik ate ire ederkiak; / ar bitzate besteek laztan goriak. Ldi BB 124. Euskal-erriatik ate bizi-izaten omen, geienean. Ldi IL 40. Alarik ere, sariketaz ate, oien lanak aurkeztu ditezke, ta are epai-maiaren aipakunde oberena yaso. Ib. 98. Greziarrak, urietatik ate, leku zabaletan, goiburutzat zerua zeukenetan, biltzen ziran artarako. A Y 1934, 6. Oroagindu onetaz-at dauden arazoetarako. “En todo lo que en este Decreto no esté ordenado”. EAEg 20-12-1936, 597. Baña ez elizatik at, eliz barruan baño (AN). Herr 19-3-1959 (ap. DRA). Nagon! Nere begiak zer dakus? / Nigandik ate dagon mundua / noren eskuz / sartzen zait begi-ogean? NEtx LBB 244. Izu-izu ta bere onetatik at, Santxo Panzaren oera sartu zan. Berron Kijote 180. Etxetik-at ikusi zuanean bentariak, ongi faratu nai izan zuan atea, baiña ez zioten utzi mantatzailleek. Ib. 192.

Sinonimoak: postp. neol.

    [kanpo]: kanpo, landa, ate zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar hiztegia eta Google translate):

es postp. (-tik at forman) fuera (de)
fr postp. hors de
en out of
port fora de

Itxaropenez beteta ikusi nuen urruntzen, erdi ametsetan oraindik, errealitatetik at. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

at (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)