atxikimendu

iz. 1. Maite edo gogoko den zerbaiti edo norbaitekiko lotura edo sentimenduzko erlazioa. 2. Zerbaitekiko, bereziki drogarekiko, menpekotasun fisiko edo psikikoa. • atxikimenduzko kontratu. Kontratuaren baldintzak alde batek ezarri eta besteak besterik gabe onartzen dituenean egindakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[atxikimendu] : begikotasun, sinpatia atxikidura, lotura, itsaspen, eranspen.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Antonimoak: iz.
[atxikimendu] : ezinikusi, amorru, gaitzespen  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) apego, simpatía, afecto, devoción; adhesión; lazo, ligadura; aferramiento (2) adicción
fr (1) attachement, affection, adhésion (2) dépendance
en (1) attachment; liking, fondness; affection; adhesion (2) addiction
port (1) apego, afeição (2) vício

Entzun:

Atxikimendua ezinbertzekoa da hizkuntza batek bizirik irauteko. Gure historia hurbilean, atxikimendu hori aintzat hartu gabe ezin azal daiteke euskarak nola iraun duen orain artio. [Frustragarri samarrak izan dira hamar urte hauek, Paula Kasares (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea )] (Berria.eus, 2014-08-08)

atxikimendu (Gaurko hitza, CC)