aurkako
1 adj. Kontrakoa. Elkarren aurkako diruditen gauzen elkartze miragarria. Aurkakoa izan du euskarak bakartasuna, idazketa zailtzen zion aldetik. Haien eta gure iritziak aurkakoak dira. 2 iz. Aurkaria. Etsaiak eta aurkakoak zentzatzeko. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
AURKAKO.
a) De enfrente. “Aurkhako burgua” SP. “(El de) delante, aurrekoa, aitzinekoa, aurkekoa, aurkakoa” Lar. “Devant (celui de), aurkhakoa, aurrekoa, aurkhikoa, aitzinekoa” H s.v. aurra. Zoazte zuen aurkhako burgura, eta bertan eridenen duzue asto eme bat estekatua. Lç Mt 21, 2 (He, Dv zuen aitzinean den, Ur, Ker zuen aurrean dagoan, Ol aurkez duzuten, IBk, IBe aurreko).
b) (Tras gen.). Contrario a, opuesto a; desfavorable a. Gure aurkako legeak ondo dakizki. Lab EEguna 89. Apaiznausiak eta batzarre guziak Yesusen aurkako (kontrako) aitorrera bat billatzen zuten. Ir YKBiz 476. Alemanen aurkako gudateak. Ldi IL 163. Erkalaren aurkako egintzetan. EEg 6-11-1936, 231. Albitarren aurkako gurutzadatik landa, neurri gogorrak erabakiko dituzte Aita Santuek. Mde Pr 309. Batzuetan on-arau edo gizarte-arauen aurkako zirela ahazturik. Ib. 347. Norbere buruaren kaltezko edo aurkako zer bat, ezin zitekean erabagi zuurra izan. Erkiag Arran 62. Izpidezkoa egiaren aurkako gertatzen da, ta onuragarria, izurrite. Zait Plat 33. Beraz aburu ori biziaren kaltetan da, izadiaren aurkakoa, okerra, gezurra. Vill Jaink 187. Bosgarren Aginduaren aurkako pekatua da. MAtx Gazt 76. Gargaritarren aurkako guduak. Ibiñ Virgil 95. Mujikak etzun atera izan / iñoren aurkako itzik. Uzt Sas 345. Zalduketa-liburuen aurkako eraso utsa. Berron Kijote 21. Estatutoaren aurkako idazlan sakon bat. Etxabu Kontu 67. Badirudi, horietan bederen, ko-ren aldeko joera agertzen dela: ko-ren aldekoa eta ren-en aurkakoa. MEIG VI 174. v. tbn. JAIraz Bizia 54. Akes Ipiñ 11. Onaind STeresa 108. (Tras tema nudo). Auxe bai dala Doibatz aurkako / Guzur ontasun dongia. Enb 174. Biurrikeri eta Laterri ziurtasun aurkako lege-austeak. EAEg 23-10-1936, 115. (Uso sust.). Agintariagana zure aurkakorekin zoazala, bidean bertan arengandik yaregiteko alegizu. ‘Cum adversario tuo’. Ol Lc 12, 58. Etzan ordea bere aurkakorik agertu eta auzipetu gabe libre utzi zuten. Etxde JJ 195. (No precedido de gen.). Contrario, desfavorable, opuesto. Orain nire aldekoak egin ditudan bezala, aurkakoak (kontrakoak) ere, edo aurkakodiruditen zertxo bi aipatu bear ditut. Or Y 1934, 12. Adiskide ori eztet euskeltzale; ezta ere aurkako. Ldi IL 31. Zuzendari Nagusiak aurkako beste zerbait erabakitzen duanean. “Cuando disponga otra cosa en contrario”. EAEg 3-6-1937, 1758. Geiago ere esan genezake: gauza bat probatu-ala aurkakoa egizta ditekeala ere. Txill Let 56. Egia, aurkakorik egongo ez zana jakiña zan. Etxabu Kontu 69. An azaldu zan gizaki bat. Ez nekian aldekoa ala aurkakoa zan. AZink 104. Aurkako protesta geienetan, mikrofonorik ez. Gerrika 195. Aurkakoa izan du, berriz [euskarak bakartasuna], idazketa zailtzen zion aldetik. MEIG VI 30.
(Uso sust.). Aurkako biok –barru-bizitza ta zentzunen atsegin puskila-muskilak–, bateratu ta adiskide erazo nai nituan eta. Onaind STeresa 53. Naiz ta aurkako asko / eraso seguruz. Zendoia 125.
Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
iz. [aurkaria]: aitziko, antagonista, aurkari, etsai, partida Ipar., arerio Bizk., izterbegi Zub., kontrario beh.aurkako izlag. [kontrakoa]: antagoniko, kontra, kontrako, kontrario g.e.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) izlag. contrario, -a, opuesto, -a (2) Â iz. contrario, -a, contrincante, rival, adversario, -a (3) iz./izlag. (Mat.) opuesto, -a
fr (1) izlag. contraire, opposé, -ée (2) iz. adversaire, rival, -e
en (1) izlag. contrary, opposite; against (2) iz. opponent, adversary; rival
port (1) izlag. contrário(a), oposto(a) (2)  iz. adversário(a), rival, adversário
Testuinguruan
Manifestazioa Bilbon, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. (eitb.eus, 2021-11-25)
Reply