ausarkeria

1 iz. Behar den begirune edo lotsaz ari ez denaren jokaera, egite edo esana. Horretaz hitz egitea ausarkeria gerta daiteke zenbaitentzat. Hango dantzaldi lizunak eta mutilen ahotik entzun behar izan zituen ausarkeriak. Barka nire ausarkeria; baina, nondik erdietsi dituzu hiru erloju horiek? 2 iz. Bere burua gehiegi arriskatzen duenaren jokaera edo egitea, gaitzesgarritzat hartua. Ausarkeria litzateke gerran jarraitzea. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ausarkeria.

(Dv→A). Acción o dicho atrevido, osado; atrevimiento, osadía, temeridad. “Action osée, impertinente” Dv. v. ausartzia, ausardia, ausardikeria. […] Eskualdunak baduela, bi begitarte. Zer ausarkeria! Zer gezurra! HU Zez 40. Nereausarkeriaz aserretu-ta. Lh EEs 1915, 233. Bere okertasun eta ausarkeriaren bildur. “Procacidad” . Zink Crit 58. Ez diru, ez jende, ez laguntza, zeudela; ausarkeria litzakela gerran jarraitzea, ta uzteko. Or SCruz 35. Ire ausarkeriak non dituk? Or ago sagu bildurti bere zuloan bezala. TP Kattalin 193. Ezegidazube ausarkeritzat artu, baña, […]. Otx 179. Edariak gizona lotsagabetu ta ausarkeriz (atrevimiento) jazten du. Etxde AlosT 78. Zuk ordea eztiozu bere ausarkeri ta lotsagabekeriai sekula mugik jartzen. Etxde JJ 31. Oinbeste aburu egizkoen artean […] zula dasatenean, etzait atsegin, ala baldin ba-da ere, ausarkeri ori. Or Aitork 366s. Ausarkeriz aitortzea. “Temere adfirmare” . Ib. 368. Erdaindu etzazu ausarkeri ta gezur guzitik nere azal eta barrenak. Ib. 304. Ez jakiñak makiña bat ausarkeri egin azten zituan garai artan! Ugalde Iltz 15. Eztabaida, ausarkeri, lotsa-joeratxua ta samurraldia, danak batean dituan mutilla loak artu dau. Erkiag BatB 136. Barkatu nere ausarkeria; bañan nondik erdietsi dituzu iru erloju ok? Izeta DirG 91. Jupiterrek, ordea, lazkiro zigorrazi zun ausarkeri ori. Ibiñ Virgil 50. –Zer duzu or, bidoi oietan? –Nik? –Ez bada… ausarkeria galdetzea. Lab SuEm 188. Jainkoak ez dezala nai ausarkeriok, nik esan dudan aako-artan paga-bear izatea. “Estos atrevimientos” . Berron Kijote 116. Zenbaitek egin duen susmoa, alargunaren ondasunek batipat liluratu zutelakoa, ez daiteke ausarkeririk gabe ahotan har. MIH 236. Dena den, ez da beharbada gehiegizko ausarkeria izango nik esatea. MEIG V 104.

Sinonimoak: iz.

[ausardia]: ausardia, azarkeria, eskudantzia jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. atrevimiento, audacia, osadía (2) iz. temeridad, imprudencia
fr (1) iz. hardiesse, audace, insolence, effronterie ; culot (2) iz. imprudence, témérité
en (1) iz. boldness, daring, audacity (2) iz. imprudence, rashness, recklessness
port (1) iz. ousadia, audácia (2) iz. imprudência

Testuinguruan

Ertzaintzak atxilotu du gaur gauean Amurrion lapurtutako auto bat ausarkeriaz gidatzen ari zen 27 urteko gizonezkoa, gidabaimenik izan gabe, gainera. [Aimar Gutierrez Bidarte, aiaraldea.eus (2021-09-28)]