Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:25 am on 2009/12/15 Permalink | Reply  

    gobada 

    iz. Bokata, lisiba. • gobada-arratz. Gobadako ontzia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: lixiba, bogada, bokata (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es colada
    fr lessive
    en laundry, washing

    Gogoratzen naiz lehengo amonen
    zapi gaineko gobaraz
    Gogoratzen naiz lehengo amonaz
    gaurko amaz ta alabaz
    Joxei ta zuei mila zorion
    miresmenaren zirraraz
    ta amaituko dut txapel zati bat
    zuek guztiontzat lagaz
    Gure bidea ez da errexa
    bete legez, juizioz, trabaz!
    Euskal Herriko lau ertzetara
    itzuliko gara gabaz
    Eta hemen bildu dan indarraz

    [Maialen Lujanbio, Bertsolari Txapelketa Nagusia 09]

    (Trintxerpen euskara ikasten)

    gobada

    gobada (FlickrCC)

     
  • Maite 6:19 am on 2009/09/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    ataka 

    iz. 1. Haitzuloetako sarrera estua, harresietan egiten den irekidura eta, oro har, edozein igarobide mehar. 2. Kinka larria, estualdia. Orain baino lehen egongo hintzen ni orain nagoen atakan. 3. Ate txikia, adib., hesitu, artegi, txabola, erlauntza edo labekoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) iraganbide, pasabide, arteka, iragangune, pasagune (2) egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, kinka, larri, larrialdi, larridura… (3) atetila, atexka (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta UZEIren sinonimoen hiztegia)

    Goizean esnatu eta kontraleiho gorriak ireki: han parez pare lorategi txiki bat ongi zaindua, zurezko ataka, eta atakaz haratago itsaso zabala. [Paradisuko Almanaka, Gianni Celati / Fernando Rey (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Poztu egin nintzen ataka estu hartan ere oraindik ironia erreserba agortu ez zitzaidalako. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur) 

    ataka

    ataka (FlickrCC)

     

     
    • Jokin 2:00 pm on 2009/09/18 Permalink

      Informatika arloan, datuak bidali eta jasotzeko erabiltzen den interfazeari deitzen diogu “ataka” (“puerto” delakoa). Azken finean datu pasabide bat da ezta?

    • Maite 8:23 pm on 2009/09/25 Permalink

      Bai eta Euskaltermek jasotzen du, gainera, adiera hori: ataka= puerto, puerta
      Mila esker, Jokin! 😉

    • Patxi 12:13 am on 2009/10/08 Permalink

      Argazki polita… Atakaren zur horietako bakoitza “langa” bat da, ezta? Eta horrelako ataka izan beharrean dela alde batera irekitzen dena baldin bada (bazterreko zutoinetako bat ardatz harturik), nola esaten diozue? Nire sorterri inguruan “balango”. Interneten “balango bat” bilatuz gero, bizpahiru lan ageri dira.

      Bueno, ez dakit ongi esplikatu dudan zer den balango bat…

    • Maite 7:55 am on 2009/10/22 Permalink

      Bai, Patxi, ederki azaldu duzu. Nik ez nekien, behintzat, eta oso ondo ulertu dut! 😉 Portzierto, gaur ipintzeko estualdi hitzaren sinonimo baten bila nenbilen eta honetaz akordatu naiz… 😉

  • Maite 7:23 am on 2009/09/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    tosta 

    iz. ITSAS. Txalupetan istriborretik ababorrera doan ohol horizontal finkoa. Arraunlariak bertan esertzen dira.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Goio ohol bat neurrian zerratzen ari zen tosta berria egiteko, batelaren eserlekuetako bat ustelduta zegoelako. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tosta

    tosta (FlickrCC)

     

     
  • Maite 5:30 am on 2009/08/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    set egin 

    du ad. Norbaitek zerbaiten itxaropena galdu, dagoen bezala gelditzea onartuz, amore emanez, bertan behera utziz.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  etsi, atzera egin, uko egin, amore eman (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Matematika modernoaren historiak egin zuen set teoria “erabaki ezina”; goizetik gauera, matematika osoaren eraikuntza eztabaidagarri bihurtu zen. [ETAren hautsa, Joseba Zulaika (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel