Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:22 pm on 2020/04/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    argi(-)iturri 

    1 Argiaren iturburua; argizagia. Argi-iturri honetan edan zituzten Elizako doktore santuak beren liburuetan ikusten diren argi ederrak. Eguerdi aurretxoa zen, eta argi-iturri nagusia, kiskalgarri, goi-goian zegoen, udako egunik beroenak heldu zirelako.

    2 adj. Jakintsu ustekoa. Hori nola joango zen asmatzeko, ez da argi-iturri izan beharrik. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ARGIITURRI. Fuente de luz; astro. Argiiturri onetan edan zituzten Eleizako doktore Santuak beren liburuetan ikusten diraden argi ederrak. Lar SAgust 9. Eguerdi aurretxua zan, eta Argiiturri nagusia kiskalgarri, gingan egoan, udako egunik beroenak eldu ziralako. Erkiag Arran 105.

    Honela jokatzen badugu, eskatzen diegun baino gehiago ematen digute; gure argiiturri bilakatzen dira [metala eta zura]. “Inspiran.” MEIG IX 139 (en colab. con NEtx). Lumbrera, sabiondo.

    — [Abarketak] zarrak eztauzkala? Ator Manuel, begiratu beio, ama, ara nola biatzak agiri dituan. –Josiko dizkat biarko. –Biatzak? –Ara beste… argiiturri. Ag G 29s. Senar gaztea erdi-lotsatua zijoan Juanaren alboan. Eta gizakumea ala ikusita, Juana nola joango zan asmatzeko, ez da argiiturri izan bearrik. NEtx LBB 18s.

    Sinonimoak

    [argi-iturri] askojakin; orojakile, orojakin; sasijakintsu, sasijakitun [emakumeak] mari-maisu, mari-maistra (Elhuyar hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1)  iz. [argiaren iturburua] fuente de luz; astro (2) izond. [jakintsu ustekoa] sabiondo, -a, sabelotodo, resabido, -a, marisabidillo, -a
    • en (1) iz. star, celestial body, heavenly body (2) know-all, know-it-all,
    • fr (1) iz. astre (2) pédant, monsieur je-sais-tout, madame je-sais-tout
    • port (1) iz. fonte de luz; corpo celeste, celestial (2) sabichão, sabe-tudo

    Testuinguruan

    Hori nola joango zen asmatzeko, ez da argi-iturri izan beharrik. Hiztegi batua.

     
  • Maite 9:36 pm on 2020/04/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    izurri 

    iz. Lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion eritasun kutsakor oro, eta, bereziki, Yersin-en baziloak eraginikoa; onddo edo animalia-oldeek nekazaritza-lurretan eraginiko kalte larria. Ik. izurrite; helde1. Izurria eta beste kalteak. Izurriaren gisa zabaldua. Kolera deritzan izurria. Egiptoko hamar izurriak. Izurriak joa (Ik. izurritu). Ez da izurririk, alferkeriak bezainbat kalte egiten duenik. || Irud. Bekaizkeria, gizarteko izurria. (Hiztegi batua)

    Sinonimoak

    iz. [izurri]: izurrite, helde, epidemia (Adorez sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) iz. peste (2) iz. epidemia, peste, plaga (3)  iz. (hed.) peste, plaga
    • fr (1) iz. [gaixotasun kutsakor eta oso larria] peste (2) iz. plaie, épidémie, peste
    • en iz. plague, epidemic
    • port (1) iz. peste (2) iz. epidemia, peste, praga (3)  iz. (hed.) peste, praga

    Testuinguruan

    Izurriaren bigarren oldea Asia hartzen hasi da. (Edu Lartzanguren, Berria.eus. 2020-04-16)

     
  • Maite 9:50 pm on 2020/04/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    saltoki 

    iz. Biz. Zerbait saltzen den, salmentak egiten diren tokia. Ik. saletxe2; saltegi; denda. Plazako saltokietan. Arraina handia denean, saltokira eramaten dute. (Hiztegi batua)

    Sinonimoak

    iz.    [denda]: botiga, denda, saletxe, saltegi

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es iz. tienda, puesto de venta, establecimiento (comercial); lonja, mercado
    • en iz. shop, store
    • fr iz. magasin, boutique ; stand
    • port iz. loja, estabelecimento

    Testuinguruan

    Lantokiaren eta etxearen arteko bidean dauden saltokietan erosi ahalko da. (berria.eus, 2020-04-15)

    Argazkia: Foku (Berria.eus)

     
  • Maite 11:38 pm on 2020/04/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    ailara 

    iz. Zurezko edo metalezko zerrenda mehe eta luzea. Ik. zumitz. Burdinazko ailarak. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 ailara. ( aill- Vc ap. A; all- Aq 199 (G)), ailada (aill- AN-5vill ap. A ), aillera (A), aillere (H (all-), A), ailaga (aill- L ap. A Apend ). Fleje de hierro o de madera. “Varas lisas que eligen en los jarales para cellos de barricas, comportas, etc., allarak (G)” Aq 199. “Fleje, ramas delgadas y rectas, cortadas verticalmente y labradas por un solo lado, que sirven para hacer aros de barricas o cestas. Muchos impropiamente tienen por sinónimos aillara y zumitza. Se distinguen en que aillara es ‘fleje labrado sólo por un lado’, zumitza es ‘fleje labrado por los dos lados'” A. v. EREINOTZ-AILARA.
    Eta oez ostean, zenbat pipol, arraun, allere, barrika ta tonel landuak eta landubagekoak igorritzen dira Erbeste urrunekoetara ontziak betean? Izt C 129. Burdinazko zatai ta aillarak sutan sartu ta txingura-ganera porrikaz ekarri ta taunk eta taunk, taunk eta taunk ekin eutsan San Martinek lanari… A EY II 312. Bi ailara kurtzetara lurrean irarrita. A EY IV 60. Ta urre utsez estal ezazu barne ta azaletik, eta gañetik inguru guzian urrezko allara bat ezarriozu. ‘Coronam auream per circuitum’ . Ol Ex 25, 11 (Ker urrezko egal bat). (Como segundo miembro de comp.). Aren burutik erori lore-aillarak lur gainean zeuden. Ibiñ Virgil 48.

    2 ailara. ” Aillara […] (V, G), silvestre” A.

    Sinonimoak

    iz. [zumitza]: zumitz (UZEI sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) iz. tira de rama fina de árbol utilizada en cestería (2) iz. [metalezkoa] fleje
    • en iz. thin tree branch strip used in basketry
    • fr iz. mince bande de branche d’arbre utilisée en vannerie
    • port iz. tira de galho de árvore fina usada na cestaria

    Testuinguruan

    Aitatxi saskigilea nuen, eta sardin zaharren kutxetarako ailarak egiten zituen, gaztain egurrez. Jon Abril.

    Argazkia: Ernesto López de Munain Trueba. All rights reserved. Flickr.

     
  • Maite 8:50 pm on 2020/04/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    abertzale 

    1 adj./iz. Aberria maite duena, aberriaren alde saiatzen edo borrokatzen dena. Apaiz abertzalea. Abertzale sutsua izan zen. Abertzale iraultzaileak. Euskal abertzaleak. 2 adj. (Gauzez mintzatuz). Alderdi edo erakunde abertzaleak. Egunkari abertzalea. Espiritu abertzalea. Ezker abertzalea. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    abertzale (V-gip ap. Elexp Berg ; Bera, BeraLzM), aberri-zale . Neol. creado por Arana Goiri en 1896, de aberri y -zale (AG 908).

    (V-gip ap. Elexp Berg ; Bera, BeraLzM), aberri-zale. Patriota; nacionalista. “Patriota” Bera, BeraLzM. “Nacionalista vasco” Elexp Berg. .

    Tr. Según NeolAG, el término es ya corriente en 1897 en la prensa nacionalista. La forma aberri-zale se documenta en Lekanda (Baserr 1897, n.º 8 (ap. NeolAG ), Zaitegi (Sof 166) y en un ej. de EgutAr (2-2-1958 (ap. DRA )). En DFrec hay 508 ejs. de abertzale.

    • Euzkerea eztakijan euzkotar abertzaliak, ikasten dau. “El euskeriano patriota” . AG 1297. Alderdi abertzaliaren (erderaz. nacionalista deritxona) erijotza. Ib. 1613. Baita Kanpiontar Artur idazle ospatsu abertzaliak. EEs 1916, 234. Kistar ona ixateko / abertzale ixan. Enb 112. Emakume Abertzale Batzak. Ib. 106. Biotz sutsua, ona, maitatia ta abertzalea eukan [F. Arresek] . Larrak EEs 1926, 170. Euzkadi ta abertzale batzuen bidez ateratzen dira orain bigarren Abarrak. EArzdi in Kk Ab II 6. Gotzain abertzale oien artean Mac Hale zeritzana izan zan aundienetakoa. Ldi IL 168. Abertzale aundia. Ib. 96 (v. tbn. 169). Aberriaren alde bizia gogoz emon daben abertzaleak. Eguzk GizAuz 49. Abertzaleak, Batzorde Banakarian lau batzarkide bai bait-dituzte. EAEg 16-3-1937, 1290. Lehen abertzaleak hedatuz zoazin / Euskadi guzira. Iratz 31. Eta alako pekatua alda ba abertzalea izatea? Ugalde Iltz 22s. Frantses “résistance” igikundeak erail zuen, breiztar abertzale zelakotz. Mde Pr 289. Euskaltzale eta abertzaleen artean. Ib. 63. Abertzale egin zen, eta erru guztiak inglesenak zirela erabaki zuen. Arti Ipuin 47. Itsutuak dagotzin abertzale batzuek. Herr 27-10-1977, 7. Galesko alderdi abertzalea. MIH 186. Horrela uste genuen, behintzat, orduko abertzale euskaltzaleok. MEIG VIII 43.
    v. tbn. Laux AB 14. Or QA 81. Larre ArtzainE 186.

    (Como primer miembro de comp.). *Jasorik gora iru margodun / Abertzale ikurriña. Enb 122. Abertzale ereduba. ( Arrospidetar Jon ene adizkide on maitiari ). Ib. 148. Abertzale biotza […] giarrez egiña dala. Ldi IL 167. Eta labur-laburki beren abertzale-goraberak azterkatu ditzagun. Ib. 161. Abertzale kar batekin hasi baitziren. Mde Pr 44. Abertzale zentzu egiatiago bat. Ib. 42. Bortizkeriaren kontra bortizkeria hautatu dute abertzale mogimendu batzuek. Herr 5-5-1977, 1. Abertzale talde bat. Gerrika 272.

    Sinonimoak

    iz./izond. [nazionalista]: nazionalista, aberkoi neol. (UZEI sinonimoen hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es  iz./izond. patriota; nacionalista
    • en (1) iz. patriot; nationalist (2) izond. patriotic; nationalist
    • fr iz./izond. patriote
    • port iz./izond. patriota; nacionalista

    Testuinguruan

    Biotz sutsua, ona, maitatia ta abertzalea eukan.

    By Daniele Schirmo aka Frankie688 – Norberak egina (Original text: own work (modification of the former image at this page)), Lotura

     
  • Maite 8:42 pm on 2020/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    lixiba 

    1 iz. Arropak, izarak eta kidekoak garbitzeko eta, bereziki, zuritzeko erabiltzen zen isurkari alkalinoa, errautsarekin egiten zena. Arropa lixiban berotu eta beratu baino lehen. Hiru edo lau lixibatan igarotako oihala. Borrokatzen bazara tentazioen kontra, hauek izan arren zikinenak, haiekin garbituko zara, lixibako hauts lohiak zapiak garbitzen dituen bezala. Lixiba ura.

    2 iz. Sodio hipokloritoaren ur disoluzioa, desinfektatzeko edo garbitzeko erabiltzen dena. Iurretako enpresa batek 1.000 litro lixiba isuri ditu Ibaizabal ibaira, nahi gabe. Lixiba usaina beti amaren eskuetan.

    3 iz. Lixibatzea. Ik. bokata. Lixiba egin. Arropa zuri, lixibara askotan doana, errazago garbitzen da. Zortzi lixiba edo behar ditu matazak zuritzeko. Nire alkandora lixiban dut eta horregatik nago ohean. Lixiba ontzia.

    4 iz. Batera lixibatzen den arropa multzoa. Lehen errautsez egosten zen lixiba. Lixiba zuritu. Emaztea lixibako arropa bezala astindu du. (Hiztegi batua)

    Sinonimoak lixiba iz. (UZEI sinonimoen hiztegia)

    [arropak garbitzeko isurkari alkalinoa]: gobada Gip., bokata Ipar./Naf.    

    [lixibatzea]: bokata, gobada Gip.    

    [batera lixibatzen den arropa-multzoa]: bokata, gobada Gip.

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es (1) iz. lejía (2) iz. colada
    • fr (1) iz. eau de javel (2) iz. lessive
    • en (1) iz. lye; bleach (2) iz. wash, washing, laundry
    • port (1) iz. água sanitária, alvejante, cândida (2) (de ropa) barrela, coada

    Testuinguruan

    Egun osoan lixiba eta amoniako potoen artean sartuta daukat sudurra. Korapiloak, Jasone Osoro (Elkar, 2001)

    Argazkia: casalista.com

    Amonak lixiba zabaldu du. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:48 pm on 2020/04/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    odolgiro 

    1 adj. Odolzalea. Kristauen etsai odolgiroa. Hautsi zuen bere oin azpian suge odolgiroaren buru pozoitsua. 2 adj. Odoltsua. 1808 eta ondoko urteetako ezbehar odolgiroak. (Hiztegi batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berrogaialdi. Cuarentena, período de cuarenta días. v. berrogeizaro. Berrogei-aldi onen ondoren deabrua alderatu eta tentatzen asi zitzaion. Lard 372. Ta andikan berrogei egunera, berrogei-aldia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten asi ta an zakurra ikusten zuala. PEBiz 42. Naiz berrogai-aldi ezoak naiz legorikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Garizumako edo berrogeialdiko barua, Jesukristo gure Jaunaren baruaren oroipenean egin oi dugu. Or MB 156.

    Sinonimoak

    odolgiro izond.  (UZEI sinonimoen hiztegia)

    [ankerra]: anker, krudel, odolzale, odolti jas., odolkoi g.e., odoltsu g.e.    

    [odoltsua]: odolti, odoltsu

    Beste hizkuntza batzuetan

    • es izond. sanguinario, -a; cruel; carnicero, -a
    • en izond. bloodthirsty, -a; cruel
    • fr izond. sanguinaire, -a; cruel
    • port izond. sanguinário(a), -a; cruel

    Testuinguruan

    Ezin zerura joan halako piztia odolgiro bat; zeren han bada, behintzat, nik baja eskatu, eta ez dut kapera gehiago zapalduko. [Isilpean gordea, Toti Martinez de Lezea (Miren Arratibel), Erein, 2015]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel