Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:44 pm on 2016/05/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    biribil 

      1. izond. Puntu edo lerro bat ardatz baten inguruan biratuz lortzen den irudiaren itxurakoa; zirkulu edo esfera baten itxurakoa. Begi biribilak. 200 kiloko harri biribila hogei aldiz jaso zuen. 2. izond. (hed.) Akatsik, hutsik gabea. Bertso biribila. 3. iz. eta izond. Zalantzarik gabea, eztabaidarako biderik uzten ez duena; erabatekoa. Ezezko biribila. Egia biribila. Vinsonek biribilak bota zituen euskaldunen kontra. 4. izond. Kopuruei buruz, maila jakin batetik behera zeroz osatua dena; zenbaki bat biribildu ondoren geratzen den zenbakia. 5. iz. MUS. Lau aldiko konpas osoa betetzen duen nota-irudia. Biribil batek bi zuri edo lau beltz balio ditu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [akatsik gabea]: betegin jas., eskasgabe g.e., perfektu zah.
        [osoa]: erabateko, guztizko, oso, osozko, peto-peto, total, konpli Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. redondo, -a, esférico, -a, circular (2) izond. (hed.) redondo, -a, perfecto, -a, completo, -a, íntegro, -a (3) izond. (hed.) rotundo, -a, que no deja lugar a dudas; concluyente (4) iz./izond. (Mus.) [nota] redonda (5) iz. bola, esfera, circunferencia; redondel
    fr (1) izond. rond, -e ; arrondi, -e ; circulaire, sphérique (2) izond. (hed.) parfait, -e ; total, -e (3) izond. catégorique, concluant, -e ; pur, -e (4) iz./izond. (Mus.) ronde
    en (1) izond. round, spherical; circular (2) izond. [ezezkoa, egia] flat; definite; unequivocal, unambiguous (3) izond. [negozioa; bertsoa; lana] complete; excellent; perfect; exact, accurate (4) iz./izond. (Mus.) semibreve
    port (1) izond. redondo,-a, esférico,-a   (2) izond. perfeito,-a, acabado,-a (3) izond.  (hed.) rotundo, -a

    Bi zulotxo biribil zeuden errezel bakoitzean, bidaldietan paisajea ikusi ahal izateko eginak. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    biribil (FlickrCC, Dabid Martinez)

    Ikusi “biribil” hitza Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean.

     
  • Maite 9:32 am on 2016/05/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    berote 

    iz. Eguraldi beroko aldia. Euskalduna da guztien artean ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzututakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berote (Dv -> A; Hb ap. Lh, H). Temporada de calor. “Temps chaud, série de jours chauds” Dv. “Saison de chaleur, chaleurs continues. Berote handia, luzea” H. Eskualduna da guztien artean ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzuturikakoa. ES 108.

    Sinonimoak: iz.
    [berote] : beroaldi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference):

    es temporada de calor
    fr temps chaud, série de jours chauds
    en hot season
    port período de calor

    Eskualduna da guztien artean ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzuturikkakoa. [Eskuararen hatsapenak (c. 1718), Joanes Etxeberri (Euskal Klasikoen Corpusa)]

    berote (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:10 am on 2016/05/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    hotzete 

     iz. Hotz egiten duen denbora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [hotzete] : hotzaldi, izozte (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. tiempo, época de frío
    fr saison de froide
    en cold season
    port período de frio

    Eskualduna da guztien artean ez hotzetez, ez berotez, ez gosetez ezin bentzuturikkakoa. [Eskuararen hatsapenak (c. 1718),  Joanes Etxeberri (Euskal Klasikoen Corpusa)]

    hotzete (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:05 am on 2016/05/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    itzalaldi 

      iz. 1. Zerbait itzaltzen den denbora edo aldietako bakoitza. 2. Ik. eklipse. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Elhuyar eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    [itzalaldi] : ilunaldi
    [itzalaldi] : eklipse

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. momento de oscuridad; apagón; interrupción, corte (2) iz. periodo de ocaso/decadencia/oscuridad (3) iz. eclipse
    fr (1) iz. coupure de courant, panne d’électricité (2) iz. éclipse
    en iz. darkness; [elektrizitateaz] blackout, power cut
    port iz. blecaute

    EITBk gaur itzaliko du ETBren seinalea Nafarorroan. Itzalaldiak hautsak harrotu ditu!

    itzalaldi (Pixabay, CC0 Public Domain )

     
  • Maite 11:41 pm on 2016/05/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    uko 

      iz. 1. Ukatzea, ezetza. Ukoan egon. 2. Zerbait edo norbaitekiko atxikimendua haustea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [ukatzea]: ez, ezetz, ezezko, ukamen, ukapen, ukatze, ukazio, errefus Ipar., ukaera g.e., arnegu Ipar. g.e., arnegamendu Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. negación, negativa (2) iz. renuncia (3) iz. no, negativa
    fr (1) iz. négation, négative (2) iz. renoncement (3) iz. refus, négative
    en (1) iz. denial, refusal, negation (2) iz. resignation (3) iz. denial, no
    port (1) iz. negação (2) renúncia (3) nãoo

    Danteren bertso-lerro bat aipatzean, (che fece per viltade il gran rifiuto: hau da, «koldarkeriaz uko handia eman zuena»), Kavafisek per viltade ezabatu zuen. [Uko handia, anjel Erro (Jira, 2016-05-04 )] (Berria.eus)

     
  • Maite 11:46 pm on 2016/05/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    beto 

      iz. 1. Erroman, senatuaren dekretu bati aurka egiteko plebeko tribunoek erabiltzen zuten formula. 2. Beste batzuk proposatzen duten lege edo akordio baten onarpena indargabe uzteko eskubidea. NBEko Segurtasun-Kontseiluko bost partaide iraunkorrek beto-eskubidea dute. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [beto] : debeku (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zuz.) veto
    fr iz. (Zuz.) veto
    en iz. veto
    port iz. veto, proibição

    Beto moduko bat izan da erakundeen aldetik, eta egun ere indarrean da jarrera hori”. [Itoiz, porlanezko gezurra, Edurne Elizondo (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beto (Pixabay, CC0 Public Domain )

     
  • Maite 9:00 am on 2016/05/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    hotzikara 

    iz. 1. Hotz-sentsazioarekin batera gertatzen den ikara, eta batez ere sukarrak edo giro hotzak eragina. Leher eginak, bustiak eta hotzikarak hartuak. 2. Sukarrak eraginik ezpain edo sudurrean sortutako erupzioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [hozkirria]
    hozkirri Bizk., hozkirritu Bizk. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) escalofrío, tiritón, estremecimiento (2) pupa, calentura, erupción de los labios
    fr frisson, fièvre
    en (de fiebre, frío) shiver; (de horror) shudder
    port calafrio

    Hotzikara batek dardaratu zuen Nora, ordu arte bela zuriak nagi-nagi astintzen aritutako aire epel-maxkala hotzera hasita baitzegoen. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Pettik Antzoki Zaharrean eskainiko du Hotzikarak disko berriaren aurreneko emanaldia.(donostiakultura.com)

    “Hotzikarak” disko berriaren aurkezpena (Argazkia: Petti)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel