Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:02 pm on 2015/12/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    brindis 

    iz. 1. Zerbait edan aurretik pertsona edo gauza bati opa zaion zoria adierazteko ekintza; ekintza horretan esandako hitzak. 2. TAUROM. Toreatzaileak norbaiti faena eskaintzeko ekintza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    brindis (Lar). Brindis. Brindisetan edaten diran osasuna oen gañean ederki esan bide zuen […], zenbat eta zure sabelean edandako osasuna geiago diran, anbat osasuna gutxiago izango da zugan. AA III 368.

    Sinonimoak: iz. Heg. zah.

        [topa]: topa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Heg.) brindis
    fr toast
    en toast
    port brinde

    Entzun:

    Esaten diozu “bezino, hermano, kuñado, ez dezu gaur nere konbitea artu gabe etxera bear, brindo kuñado”, onela mugitzen dala bestea edatera, ta brindis ta brindis egitera. AA III 555. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Gainera, brindis asko egiten genituen ardoarekin, eta osabak beti Togliatti eta Nenni askatasunaren defendatzaile handien omenez topa egitea proposatzen zuen. [Denak hasperenka, Gianni Celati / Pello Lizarralde (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    brindis [by demi, CC BY 2.0 via Wikimedia Commons]

     
  • Maite 10:52 pm on 2015/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    kohat 

    iz. (Ipar.) Masailakoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kohat (L, S; Lecl, Dv (S)), kuhat (S). Ref.: A; Lrq /kohát/. Bofetada. “Soufflet” Lecl. “Soufflet, coup” Dv. “Bofetada. Nahi duka kuhat bat? (S). Lander” DRA. “Gifle” Lrq. Ale, fripu doblia, / ützadak ahoko buxia, / bestela jauz erazten deiat / kuhat hunez büria. Pastoral Clovis 462.

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.

        [masailekoa]: belarrondoko, danbada, danbateko, dangateko, ezpaineko, kolpe, masaileko, matraileko, muturreko, takateko, ukaldi, zanpateko, zaplateko, zaplazteko, zartako, zartateko, kaska Ipar., kaskako Ipar., kolpeka Ipar., mustupileko Ipar., panpako Ipar., paso Ipar., zaflako Ipar., kolpekada Heg., zartada Heg., zartadako Heg., plastada Bizk., plastateko Bizk., zaplada Bizk., zapladako Bizk., matelako Ipar./Naf., mazelako Ipar./Naf., zafra Ipar./Naf., zanpako Ipar./Naf., zarta Ipar./Naf., zaflada Naf., zafladako Naf., belarraldeko Zub., kaskateko beh., ahutzeko zah., azote Ipar. zah., zafardako Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) bofetada, torta, guantazo
    fr iz. claque, gifle, baffe
    en iz. slap
    port iz. bofetada, tapa

    Entzun:

    Nahi duka kuhat bat?  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    kohat (DevianArt, CC)

     
  • Maite 8:48 am on 2015/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    sute 

    iz. Ustekabean edo eraginda piztutako su handia, indarra hartu ondoren berez erre beharko ez lukeena erretzen duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sute] : su, sualdi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es incendio
    fr incendie
    en fire; [apropos sortutakoa] arson
    port incêndio

    Entzun:

    Ohartarazpena egina zuten larrialdi zerbitzuek: basoetan suteak pizteko arriskua handia izango zen asteburuan, tenperatura altuen, hego haizearen eta azken asteetako lehortearen ondorioz. Eta aurreikuspena bete egin da. Bi sute handi piztu ziren larunbatean, Igeldon bat (Gipuzkoa) eta Igantzin bestea (Nafarroa), mendietan biak; gau osoa sugarrak kontrolatu nahian aritu ziren suhiltzaileak, eta atzo eguerdian hartu zituzten mendean bi suteak.  [Gutxienez 250 hektarea erre dira Igantziko sutean, eta 200 Igeldokoan, Maite Asensio (Berria.eus, 2015-12-21)]

    sute [Igeldon hainbat etxe hustu behar izan dituzte sutearen ondorioz. Juan Herrero / EFE, Berria.eus-etik ekarria]

     
  • Maite 9:56 am on 2015/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    oldozkun 

    iz. Pentsamendua, gogoeta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    oldozkun (BeraLzM), oldoskun.

    Pensamiento. Metasunez edo idurizko sakontasunez gogaltzea, zertako da baldin oldozkuna ta izatasuna kide ezpadira? Zink Crit 1. Etxakon burutik igaro bere oldozkuna iñok entzuteko eraz urten yakonik. Kk Ab I 48. Itz asko ez dogu bear; gauza barri, oldoskun barri asko sortuteko bearrik be ez. Belaus LEItz 107. Itza gizonari bere oldoskuna eztaltzeko emon yako. GMant LEItz. 60. Oldozkun (pentsamentu) txarrez naigabetua danean. Pi Imit I 12, 2 (Ol oldozkun; SP gogoramendu, Ch y Leon gogoeta, Mst phensamentü). Oldozkun pitiñenak eta umekeriak. “Más mínimos pensamientos” (Quijote IX). Anab RIEV 1928, 608 (AIr ib. 599 gogoeta, Or RIEV 1929, 6 burutapen, Ldi ib. 207 gogapen). Ezilkortu al baneuz oldozkun gustijak. Laux BBa 128. Orrek bere oldoskunak daukoz gizonatzaz ta bixitzeatzaz. Kk Ab II 99. Buruan oldozkun oek azpikoaz gain irauliz zerabiltzkiala. TAg Uzt 162. Gauzak oneratu zitezkean oldozkuna (pensamiento) apurtxo bateko bere buruaz nausituta. Etxde JJ 60. Loak artu baño len, bere oldozkunetan bueltaka. Izeta DirG 84. v. tbn. GMant LEItz 59. EEs 1923, 162. Aitzol in Laux BBa X. Otx 104.

    Sinonimoak: iz.

        [pentsamendua]: buruketa, buru-kolpe, bururapen, burutapen, burutazio, burutzapen, gogamen, gogapen, gogarte, gogoeta, gogorapen, hausnar, hausnarketa, ideia, kontsiderazio, kontsidero, pentsamendu, meditazio Ipar., pentsu Ipar., buruera Bizk., burutasun Bizk., gomuta Bizk., bururakizun jas., gogaketa g.e., gogoramen g.e., oldozmen g.e., oldozpen g.e., gogorazio zah., gogoramendu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. pensamiento, reflexión
    fr iz. réflexion
    en iz. reflection
    port iz. pensamento, reflexão

    Entzun:

    Metasunez edo idurizko sakontasunez gogaltzea, zertako da baldin oldozkuna ta izatasuna kide ezpadira? (Orotariko Euskal Hiztegia)

    oldozkun (Gaurkohitza, CC)

     
  • Maite 11:04 am on 2015/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    promes 

    iz. Gerora zerbait egingo dela aginduz ematen den hitza; fededunak Jainkoari edo santuren bati zerbait egin edo beteko duela agindutakoa. Promes egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [agintzaria]: agindu, agintzari, agintza Ipar., aginde zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es promesa
    fr promesse
    en promise
    port promessa

    Entzun:

    Txosten horrek, esaterako, gero beteko ez diren hamaika promes baino eragin handiagoa izan lezake boto-emaileen artean.  [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    promes (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:42 am on 2015/12/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    byte 

    Unitate moduan tratatzen den luzera finkoko bit-katea; normalean karaktere bati egokitzen zaio eta bit-kopurua zortzikoa izaten da (ia beti) edo noizean behin seikoa eta horrelakoetan seikote deitzen zaio. (Euskalterm)

    Wikipedian (byte)

    Byte bat (B ikurraz adierazten dena) ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bitek osatutako multzoa izaten da, kasu hauetan zortzikote ere deitzen da.

    Byte bat ordenagailu batek lan egin dezakeen informazio neurri txikiena da. Batez ere biltegiratze sistema batek duen gaitasuna adierazteko erabiltzen da. 2 bytek osatutako multzoari hitz deritzo (ingelesez, word), eta 4 bytek osatutakoari hitz bikoitz (ingelesez, double word).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es byte
    fr byte
    en byte
    port byte

    Entzun:

    Bere aldi bereko memoria sei tetrabytekoa (sei bilioi bytekoa alegia) da, eta disko zurrunean 160 bilioi byte sartzen dira. [XX. mendearen argi-itzalak, Pello Salaburu (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    byte (byten multiploak, Wikipedia)

     
  • Maite 9:21 pm on 2015/12/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    lehiakar 

    iz. Zerbait azkar egiteko premia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘presa’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lehiakar (Dv), lehiakarre (Dv).

    1. Apuro, ansia, apresuramiento. “Empressement” Dv. Egitekoak erabilli behar dire artha handirekin, ordean khexagunerik, lehiakarrik eta grinarik gabe. He Phil 243.

    2. Envidia. “Ene kontrarako lehiakarreak darama, l’envie le pousse contre moi” Dv. Lehiakarreak, hiltzeketak, hordikeriak, aseketak eta bertze horrelakoak. Dv Gal 5, 21 (Lç, He, TB inbidiak, Ol iñartsi, Ker ikusi-ezin, IBk, IBe bekaizkeria). Orhoit zaite lehiakarra urguluaren lana dela eta arrasta zuhurtziarena. Herr 25-10-1962, 2.

    Sinonimoak: iz.
    [lehiakar] : presa, lehia (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. prisa, apresuramiento
    fr iz. hâte, urgence, précipitation
    en iz. hurry, rush; urgency
    port iz. pressa

    Entzun:

    Egitekoak erabilli behar dire artha handirekin, ordean khexagunerik, lehiakarrik eta grinarik gabe. He Phil 243. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    lehiakar (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel