Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:17 pm on 2015/12/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    putar 

    iz. Ostikoa. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 putar (VocBN > A; Dv). Coz. “Ruade de bêtes chevalines ou asine” VocBN. Zaldiaren laster eta putarrak orduan! JE Bur 20. Jakina dugu odola ahotraka igortzerainokoan bere indar guziak etzituela, gau batez, Italian, sobera ukan, lo zagolarik ere bere baitan sendi zuen lohiaren bentzutzeko. Etsaiaren azken putarrak? Ardoy SFran 306.

    2 putar. 1. “Putesco” Lar. 2. “Qui fréquente les femmes débauchées, etc.” H.

    3 putar.Puto, cabrón. I aiz putarra, i. Gizon artean, norbait kalifikatzeko ia bakarrik, eta doinu ia ‘kariñosoan’” Elexp Berg

    Sinonimoak: iz.
    [astoarena…] : ostiko  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) coz [del caballo, el burro]
    fr iz. (de animal) ruade
    en iz. (de animal: patada) kick
    port iz. coice

    Entzun:

    Ganbeluak eta kabalak putarka ari ziren eta hauts gorria harrotzen zuten. [Basamortua, J.M.G. Le Clezio / Luis Berrizbeitia (Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    putar (Creative Commons Attribution 4.0 International License, http://www.tOrange.us)

     
  • Maite 7:00 pm on 2015/12/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    egunari 

    iz. 1. Egutegia, almanaka. 2. Egunkaria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.

        [egutegia]: almanaka, egutegi
        [egunkaria]: eguneroko, egunkari, periodiko Heg., izparringi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 iz. diario, periódico 2  iz. calendario, almanaque
    fr iz. journal, quotidien
    en iz. (daily) newspaper; paper
    port periódico, jornal

    Entzun:

    #Egunkariaren 7.733 zenbakia argitaratu zen atzo! Gehigarria hementxe: 7.733 zenbakia  [Berria.eus]

    Egunkariaren 7.733 zenbakia

     

     

     
  • Maite 11:26 am on 2015/12/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    mundu 

    iz. 1. iz. 1. Diren gauza guztien multzoa; unibertsoa. Munduaren azkena hurbil ez badago. 2. Lurra, gizakia bizi den planeta. Munduan barrena ibiltzeko. 3. Errealitatean izaki- edo kontzeptumota baten inguruan bereiz daitezkeen zati erreal edo irudizkoetako bakoitza. Ideien mundua. Erleen mundua. Itsaspeko mundua. Euskal eta erdal munduak. 4. Lurrean bizi diren gizakien multzoa; gizakia bera. Munduak azkenaldi honetan daraman lasterra. Mundu guztiak dakienez. 5. Gizakia bizi den tokia, heriotzaondoko bizilekuari kontrajarria (hau erakusleaz edo oraingo izenlagunaz erabiltzen da). Mundu honetako bizimodua. 6. Erlijioaren ikuspegitik, gizarteko bizitza, atseginen eta handikerien lekutzat hartua. Mundutik urrun bizi. • beste mundu. 1. Zenbait kultura eta erlijiotan, hil ondoko bizitzaren egoitza. Beste mundutik baletor bezala. 2. (batez ere pl.) Lurra ez den gainerako planeta, astro edo unibertso-eskualdeetako bakoitza. Jendeztaturik daudekeen beste munduak. || mundu-ikuskera. Gizakiak munduarekiko bizi duen jarrera osoa. • MUNDURA JAIO. Ik. jaio. || MUNDUTIK JOAN. Hil. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [bizi garen planeta]: ludi, lur, lurbira  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 iz. mundo, universo 2 iz. [Lur planeta] mundo, Tierra 3 iz. [alorra] mundo 4 iz. mundo, sociedad 5 iz. mundo, (grupo de) gente
    fr 1 iz. monde, univers 2 iz. [Lur planeta] monde, Terre 3 iz. [alorra] monde 4 iz. société 5 iz. monde, les gens
    en 1 iz. world, universe 2 iz. [Lur planeta] world, earth 3 iz. [alorra] world 4 iz. [gizartea] world, society 5 iz. [gizakien multzoa] people
    port mundo

    Entzun:

    Guk sei epetan banatzen badugu azkeneko berrogeita hamar urteko aldia (ordubete baino ez litzatekeena humanitatearen historia urtebeteko eskalara erreduzituz gero), ez da historia azkenaldian azkartu delako bakarrik, baizik eta mundu nahastu eta sasoi onplikatu hau konprenitzen saiatzeko gure ausardia arduragabearen ondorioa. [Mundutik azokara, Joseba Sarrionandia (Gerediaga Elkartea, 2015)]

    Durangoko Azoka 1965-2015

     
  • Maite 10:58 am on 2015/12/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    berrabiarazi 

    ad. INFORM. Abian dagoen ordenagailu baten sistema, nahita edo nahi gabe, itzali eta berriz ere abian ipintzen deneko prozesuari deritzo.

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es INFORM. reiniciar
    fr INFORM. redémarrer
    en INFORM. reboot
    port INFORM. reinicializar, reiniciar

    Entzun:

    Egindako aldaketak ezar daitezen, berrabiarazi ordenagailua.

     
  • Maite 11:42 pm on 2015/11/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    birakari 

    izond. 1. Biraketahigidura duena. Ate birakaria. 2. BOT. Ardatz baten inguruan kiribiltzen den landare igokaria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.

        [biratzen dena]: birakor  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. giratorio, -a; rotatorio, -a
    fr izond. tournant, -e, giratoire, pivotant, -e ; rotateur, -trice
    en izond. revolving
    port adj giratório(a)

    Entzun:

    PERLARIK EZ

    Mishima, Steinbeck, zuek bazenuten zuen perla
    eta ezin didazue horrela hitz egin.

    Lehen bestela zen, Yukio, badakit.
    Ez iezadazu berriro lepora nire ganoragabekeria, John.
    Lehen ustekabean egunaren kakotik zintzilik
    topatzen zenuen perla ttipia.
    Lepoko edo belarritako batetik alde egindako perla.
    Koltxoipean birakari aurkitua hautsontzian
    utziko zenuen, ahaztura ereiten duenak bezala
    kimua mingarriegia izango ez den esperantzan.

    Hautsontziko perla, begien parean jarri eta hari goizero
    etorkizuna galdetzen saiatu.
    Txirrinak jotzen zuenero bihotz taupadak
    bizkortu eta jotzen zuena postaria ez zela sinestera
    kondenatzen zintuen,
    perla madarikatu perla bedeinkatu hark.

    Baina jada ez da halako emakumerik geratzen.
    Desertatzen zintuztenean, ohepean
    belarritako bat propio ahaztuta uzten zuten
    emakume haiek.

    Badaezpada.
    Damututa ere, itzultzeko aitzakia bat izateko.

    Norbait dabil sute-eskaileran, Harkaitz Cano  (Susa poesia, 2001)

     
  • Maite 11:55 pm on 2015/11/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    bilatzaile 

    Interneteko baliabideen, bereziki webguneen, edukia indexatzen duen programa, erabiltzaileari aukera ematen diona web nabigatzailearen bidez gako-hitzak idatziz informazioa bilatu eta zehaztutako parametroen arabera aurkitutako dokumentuak kontsultatzeko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es buscador, motor de búsqueda
    fr moteur de recherche, chercheur
    en search engine
    port

    Entzun:

    Bilatzailean topatu nuen albiste harri buruzko informazio ugari. 

     

    bilatzaile

     
  • Maite 8:40 pm on 2015/11/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    eraendu 

    du ad. 1. Gobernatu. Bere herria ondo eta zuzen eraentzeko. 2. Arautu; lege, xedapen, etab. bat indarrean egon. 3. HIZKL. Hitz batek ondoko beste bat molde honetara edo hartara behartu. Latinezko “ex” morfemak, ablatiboa eraentzen du.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    eraendu (G? ap. A), eraandu (G-goi ap. JMB At).

    1. Gobernar(se), administrar(se). “N. etzan gauzai gora egitekoa = etzekian eraentzen (gobernatzen)” Ayerb EEs 1915, 222. “1. ordenar, mandar. 2. aconsejar, orientar” JMB At. v. erondu. Bost ballera oietan, […] beren gañ eraentzen ziran. Lard 138. Israeltarrak eraendu edo gubernatu bear ziran Jainkoak antziñatik […] erakutsirik zeukan eran. Ib. 120. Jainko gure jaunari nai degiola gauza oek guziak zuzendu ta eraentzea. Aran SIgn 209. Erresuma eraentzen zuten andizkiakin. Ib. 7. [Jesusen Lagundiya] zuzendu, eraendu ta anditu zuben. Aran EE 1883b, 75. v. tbn. EE 1885a, 73. Eskualde bakoitza bere naierara eraenduz (gobernatu). Zait Plat 116. Agindupekoari eta eraen dezanari. Ib. 135. Mundu guztia nola eraendu (gobernatu) / samur oi zuan asmatu. And AUzta 117. Zeruak eraendu bear bagaitu –uste zuten nunbait–, zeru orren mandatariei gobernua uztea baiño zer egokiagorik? Vill Jaink 191.

    (Part. en función de sust.). Gobernado, súbdito. Beste inoren oberenik eztuela begiratzen, agindupekoarena eta eraenduarena baino. Zait Plat 137.

    2. (BeraLzM). Alquilar, arrendar. [Mandoak] iduri baitzuen […] eraendua zela (Quijote IX). Or RIEV 1929, 8 (AIr RIEV 1918, 603 alogeran artua). Ansorenak antxe eraendu edo alkilatu egiten zuen gela koxkor bat. Zubill 130.

    Sinonimoak: ad. Gip. zah.

        [gobernatu]: gobernatu, jaurri g.e., errejitu zah. (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (zah.) (batez ere G) gobernar, administrar (2) du ad. (zah.) (batez ere G) alquilar, arrendar (3) du ad. (Hizkl.) regir
    fr (1) gouverner (2) vtr louer;
    en (1) (monarchy) rule vtr (republic) govern (2) (republic)govern
    port (1) governar (2) vtr alugar, locar

    Entzun:

    Homeotermoek eraendu egiten dute barne tenperatura, bero-fluxuak kontrolatuz. [Homeotermia, Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia (zientziakaiera.eus)]

    eraendu (Argazkia: zientziakaiera.eus, moldatua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel