Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:55 pm on 2015/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    abangoardia 

    iz. 1. MIL. Talde armatu batean, aurrean doan zatia. 2. Artean, politikan, herri-mugimenduetan, etab.etan aitzindari gertatzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [abangoardia] : aitzinalde, aurrealde (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vangoardia
    fr avant-garde
    en (Mil.) vanguard
    port vanguarda Æ’.

    Entzun:

    Garai hartako Arantzazu euskal kulturgintzaren abangoardia moduko bat bezala saldu digute. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    abangoardia (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:04 pm on 2015/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    zohardi 

    (batez ere Z) 1. izond. Zeruaz mintzatuz, hodeirik gabea. 2. iz. Oskarbia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. eta izond.  Zub. (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegia)

        [oskarbia]: oskarbi
    [garbia]: garbi, argi, garden

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Z) cielo sereno, cielo despejado (2) izond. (Z) despierto, -a, vivo, -a, despejado, -a
    fr (1) iz. serein, clair, pur [ciel] (2) izond. vif, vive, dégourdi, -e
    en (1) iz. clear sky (2) izond. [argia, garbia] clear; bright, lively, sharp
    port izond. (cielo, tiempo) aberto(a), limpo(a).

    Entzun:

    Zohardi ederra Donostiaren gainean. [Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gezurra ahoskatu zion, anaiaren ordez alabaina, Etxegoineko belar biltzeen karietarako uda-gau zohardi batez, birjinitatea ebatsi zion Gerard baitzegoen.[Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zohardi (FlickrCC, Jay)

     
  • Maite 9:56 am on 2015/11/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    elge 

    iz. (Ipar.) Alorra, lur landua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [lur landua]: alor, arlo, landa, sail, soro, kanpaña Ipar., larrain Ipar., kanpo g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) campo [normalmente el cultivado]
    fr (Ipar.) champ (cultivé)
    en field
    port campo

    Entzun:

    Eta libre sortu zen, harrapazank hankatik, VIII. mendean gaizki erromanizatutako Kantabria-Errioxako elge horretan ez zielako men egin latinaren arauei.  [Hizkuntza libre batean, Iñigo Aranbarri (Larrepetit, 2015-11-15 )] (Berria.eus)

    elge (Skeeze, Pixabay Public Domain)

     
  • Maite 11:50 pm on 2015/11/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    behiki 

    iz. Behiaren okela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.

        [behiaren okela]: geheli zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es carne de vacuno
    fr viande de vache
    en beef
    port carne de bovino

    Entzun:

    Han hiru sukaldari izerditsu arrautzak, urdaiazpikoa, hanburgesak, patatak eta latako behiki xehatua frijitzen ari ziren.  [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    behiki (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 12:04 pm on 2015/11/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    MP3 

    mp3 (Durangoko Azoka)

    MP3 edo MPEG-1 Layer 3 Internet bidezko p2p sareetako elkartrukeei esker ezagun egin den soinuzko fitxategi formatua da. Soinu kalitate (bitrate) eta maiztasun ezberdinak erabili daitezke. 128 kbps-ko bitrate eta 44100 Hz maiztasuna erabiliz, 11:1 konpresioa lortzen da. Kalitate baxuko soinu fitxategi batentzako 96 kbps erabiltzen da, gutxienez 128 erabiltzea gomendagarria den arren. Gaur egun Interneten dagoen soinu konpresiorako formaturik erabiliena da. (Wikipedia, MP3)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es MP3
    fr MP3
    en MP3
    port MP3

    MP3 erreproduzigailua:

    es reproductor de MP3
    fr lecteur MP3

    MP3 luzapen:

    Definizioa: MP3 (MPEG audio layer 3) formatuan konprimatutako fitxategiak identifikatzen dituen fitxategi-luzapena.

    es extensión MP3
    fr extension MP3
    en MP3; MP3 extension

    MP3-irakurgailua:

    es lector de MP3
    fr reproductor de MP3
    Entzun:

    1995, duela 20 urte, MP3 formatua zabaltzen hasi zen Interneten.  [@durangokoazoka  (Twitter, 2015-11-15)]

     

     
  • Maite 4:46 pm on 2015/11/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    idazmakina 

    iz. Teklak sakatuz paperean moldezko letrak inprimatzen dituen makina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [idazkailua]: idazkailu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
    es  iz. máquina de escribir
    fr  iz. machine à écrire
    en iz. typewriter
    port iz. máquina de escrever

    Banuen hori baino lehenagoko gasturik; beraz, ikasle garaiko idazmakina zaharrean jotzen nituen neure izkribuak, [Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2002, orr.: 107)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    idazmakina (Apple Dave, FlickrCC)

     
  • Maite 10:00 pm on 2015/11/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    bertzin 

    iz. Kolore ezberdinetako marrak dituena, gehinetan abereei buruz ari garenean.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bertzin (V-m ap. A), bertxin (V-m ap. A). “Abigarrado (se dice del ganado vacuno), que tiene barras de distintos colores” A. Cf. BIGANTXA BERTXIN.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (B) abigarrado, -a, con barras de colores [referido al ganado]
    fr ayant des zones de différentes couleurs [généralement appelé bovins]
    en having areas of different colors [generally referred to cattle]
    port (colores) colorido(a), com cores berrantes, apapagaiado(a)

    Entzun:

    Bigantxa bertzin eder bat ikusi genuen mendian.

    bertzin (Argazkia: Uxune Martinez)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel