Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:30 am on 2015/07/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    distira 

    iz. 1. Zerbaitek berez ematen edo isladatzen duen argi bizia. Izarren distira. 2. (hed.) Ospea, loria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [dirdira]: bristada, dirdai, dirdira, distirapen, diz-diz, ñirñir, izarniadura Ipar., erlantz g.e., distiradura zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. brillo; resplandor, vislumbre; (2) iz. (hed.) gloria, fama, esplendor; elegancia; (3) iz. [ilean] reflejo
    fr iz. éclat ; lustre ; splendeur
    en iz. brightness; shine; gleam
    port brilho, resplendor, fulgor

    Saia zaitezte gutxienez haien begien distira deskribatzen: hezea duk, beluskara, eztitsua; haien jainkoak zekik nolakoa den!, latza duk, eta samurra, eta guztiz ilauna, edo, beste batzuek diotenez, zoragarria, edo ez duk zoragarria, zoragarria baino askoz gehiago baizik; begi-distira horrek bihotzetik heltzen badik, arimaren barreneraino sartuko zaik gezi baten antzera. [Arima hilak, Nikolai Gogol/Jose Morales (Ibaizabal, 1998, Orr.: 241)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    distira (Oddgeir Hvidstein, FlickrCC)

     
  • Maite 12:01 pm on 2015/07/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    erosta 

    iz. Auhena, adia. Negarrak eta erostak. • EROSTA JO. Erosta egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.

    [auhena]: ai, aiene, aieska, aiots, auhen, hileta, intziri, kexa, kexu, deitore Ipar., dolamen Ipar.,pleinu Ipar., espa Heg., inkesa Bizk., adia Gip., zinkurin Ipar./Naf., aieneka g.e., alaka g.e., donaberag.e., oihuska g.e., arkuma Ipar. g.e., oihumin Ipar. g.e., espadasun Gip. g.e., ainkuri Naf. g.e., ainuriNaf. g.e., kexadura Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
     es  iz. (batez ere B) lamentación, lamento, queja; endecha
    fr  iz. lamentation, plainte
    en iz. groan, moan
    port lamentação, lamento
    Harrezkero, akabo erostak, akabo kexak, akabo erdi negarrak. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000, Orr.: 119)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    erosta (N i c o_, FlickrCC)

     
  • Maite 11:52 pm on 2015/07/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    apiriku 

    iz.(Ipar.) Baserri eta elizetako ataria, bereziki arkupekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [ataria]: atari, bebarru, ezkaratz, portale, korrale Ipar., atarte Bizk., larrain Bizk., ataurre g.e.,basakurte Ipar. g.e., ateta Bizk. g.e., eskepe Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Ipar.) atrio, pórtico, porche
    fr  iz. (Ipar.) porche
    en  iz. arcade; porch
    port pórtico

    Handik egun gutxira, apirilaren 25ean, gaizki ez banago, elkartu egin ginen osaba-ilobak katedralaren aurreko apirikuan, Zubi-Berriaren kaleburuan. [Putzu,Txillardegi (Elkar, 1999, Orr.: 300)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    apiriku (JL Cernadas, FlickrCC)

     
  • Maite 11:54 pm on 2015/07/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    gorringo 

    iz. 1. Hegaztien arrautzaren barneko gai gorrihorixka, enbrioiaz eta elikagaiez osatua, eta zuringoz inguratuta dagoena. 2. MIKOL. Ik. kuleto. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [kuletoa]: kuleto, gorrintxa Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [arrautzarena] yema (2) oronja ➥ kuleto
    fr (1) [arrautzarena] jaune d’Å“uf (2) (Mikol.) oronge vraie
    en yolk
    port gema de ovo

    Entzun:

    Arrautza jan nuen, eder askoa, egundoko gorringo handia zeukana. [Kutsidazu bidea Ixabel, Joxean Sagaztizabal (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gorringo (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 8:16 pm on 2015/07/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    zuringo 

    iz. 1. Hegaztien arrautzaren gai gardena, gorringoa inguratzen duena eta oboalbumina eta beste zenbait proteina dituena. 2. Begiaren alde zuriari eman ohi zaion izena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es clara [de huevo]; albúmina
    fr blanc d’Å“uf
    en white [part of an egg]
    port clara; albumina

    Entzun:

    Aurrean, mahai gainean, tul pilo handi argitsu bat zuen, zuringo irabiatu bat zirudiena. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arrautzaren zuringoa (Pixabay CC0, Public domain)

    begiaren zuringoa (Pixabay, CC0 Public domain)

     
  • Maite 9:24 pm on 2015/07/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    irabio 

    iz. Urduritasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [astinaldia]: astinaldi, astindu, astinketa, harroaldi, inarrosaldi Ipar.

    [itzulipurdia]: aztalka, buruzgain, itzul-amilka, itzulipurdi, txilipurdi, zilipurdi, zintzilipurdi Bizk., pinpoil Lap., kakaranzulo Bizk. g.e., kikimera Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es meneo, agitación, sacudida
    fr agitation, désordre
    en jerk, jolt; shaking, stirring
    port meneio, agitação, sacudida

    Entzun:

    LURRAREN IZANA

    Rimmel, Koldo Izagirre (Susa poesia)

    aspaldi ikasi genuen oinez
    baina bidegurutzera heldutakoan marinelak gara
    zorabioan
    munduak ikara ematen digu
    kulunkan
    zure sehaskari eragiten genionean bezala

    esan behar dizugun ez dizugun esan behar
    lozuloan utzi behar zaitugun izarretara atera behar zaitugun
    irabioan
    ez dakigu ongi ari garen hala bizi gara
    kolokan
    zure esne-hortzak bezala

    bizia da harrotu egiten da ezin du baretu
    apar batean biltzen gaitu
    zuk bezala
    eta batzuetan hila dirudi baina gero gainez egiten digu
    zuk bezala
    gu bizi garen planeta
    itsasoa da

    lurraren lautik hiru
    ur gazia zara

    [Rimmel, Koldo Izagirre (Susa poesia, 2006)]

     
  • Maite 11:59 am on 2015/07/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    bideotxat 

    iz. Txat-mota berezia, Internet bidez audioa eta bideoa erabiliz zuzenean berriketan aritzeko aukera ematen duena.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es videochat
    fr videochat; vidéobavardage
    en videochat
    port videochat

    Entzun:

    Proiektu hura aurrera eramateko, ia egunero bideotxatean aritzen ziren.

    bideotxat (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel