Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:42 pm on 2015/07/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    gonburu 

    (B) 1. adb. Mukuru. Pozez gonburu dago. 2. iz. Mukurua. • GONBURU EGIN. Gainez egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. Bizk. [gainezka]: arrada, mukuru
    iz. Bizk. [mukurua]: mukuru

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. (B) rebosante, repleto, -a, muy lleno, -a (2) iz. (B) colmo, rebosamiento, exceso
    fr adb. débordant, -e
    en (1) adb. full, crammed, packed; filled to the brim, brimming (with) (2) iz. excess
    port (1) transbordante; repleto(a), cheio(a) (2) cúmulo, excesso

    Entzun:

    Hillik zegoen bientzat inguruko mundua oro, biok baizik ez ziran gelditzen txori-kantaz eta lore-usainez gonburu beteriko atseden-baratz batean beste Eden guztiak gutxiesgarri egiten baitzituen. [Haur besoetakoa (1970, 1987)] (Euskal Klasikoen Gordailua)

    gonburu (Argazkia: meditaya.com)

     
  • Maite 11:57 pm on 2015/07/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    zezen 

    iz. Behiaren ar heldua. • nafar-zezen. TAUROM. Toreaketa-zezenen arraza, bereziki Euskal Herrian hazten dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es toro
    fr taureau
    en bull
    port touro

    Entzun:

    Azkarrak izatea, hori da Victoriano del Rioko zezenen ezaugarri nagusia. [Zezen azkarrak hirugarrenerako (Berria.eus, 2015-07-09)]

    zezen (Wikkimedia Commons)

     
  • Maite 8:25 am on 2015/07/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    laketontzi 

    iz. Aisiarako edo kirolerako ontzia, motorez edo belaz higitzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘yate’)

    Sinonimoak: iz.

    [yatea]: yate (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es embarcación de recreo, nave de recreo; yate
    fr bateau de plaisance; yacht
    en leisure boat; yacht, cruiser
    port iate de recreio

    Entzun:

    Laketontzi batean zihoan 48 urteko gizonezko bat erreskatatu dute Zumaiatik hiru itsas-milietara [Berria.eus, 2005-07-13 )]

    laketontzi (FlickrCC, Eoghan OLlionnain)

     
  • Maite 6:37 pm on 2015/07/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    harrotasun 

    iz. 1. Harroaren, hantustetsuaren nolakotasuna edo izaera. 2. Norberak, berari dagokion eta goresgarritzat edo aipagarritzat hartzen duen zerbaitez sentitzen duen gogobetetasun bidezkoa. 3. Harroa, trinkotasunik gabea denaren nolakotasuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [harrokeria]: arrandia, burgoikeria, buruiritzi, handikeria, handiuste, hantuste, harrokeria, harropuzkeria, oilarkeria, burujope Ipar., espantu Ipar., furfuria Ipar., superbiotasun Ipar., urguilu Ipar., laineza Gip., astintasun g.e., faunkeria g.e., haizekeria g.e., handipuzkeria g.e., handurreria g.e., hantukeria g.e., harroketa g.e., ilarrainkeria g.e., banaloria zah., baneria zah., banitate zah., faza Ipar. g.e., haidorkeria Ipar. g.e., hanpuruskeria Ipar. g.e., harrogoa Ipar. g.e., morga Ipar. g.e., burupe Ipar. zah., handigoa Ipar. zah., hankortasun Ipar. zah., superbia Ipar. zah., urguileria Ipar. zah., soberbia Heg. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) fanfarronería, presunción (2) orgullo, soberbia (3) esponjosidad, amplitud, dilatación
    fr (1) fanfaronnade, présomption, orgueil (2) spongiosité, dilatation
    en (1) [harrokeria] arrogance, vanity (2) pride
    port (1) fanfarronice, fanfarrice (2) orgulho

    Entzun:

    Harrotasunez eramango dut hartzekodunen gorrotoa. [Yanis Varoufakis (2015-07-06)]

    harrotasun (Wikipedia, CC BY-SA 3.0)

     
  • Maite 11:16 am on 2015/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    dinatasun 

    iz. Duina denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘duintasun’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    dinatasun, dintasun.

    1. Dignidad. v. dignitate, dignotasun, dinadade. Jesu-Kristoren diñatasun ta anditasun ezin goragokoa. Ub 134 (v. tbn. 135). Nolako honra, diñatasun eta noblezi altura. Gco I 411 (v. tbn. 432). Baña batez ere animen kargudunak bear dan kontu, arreta ta diñatasunarekin Jainkoaren itza garbi euskaldunen biotzetan ezarri. Aran SIgn 202. Eta iduki dezake bere diñatasunaren ezaguera. EE 1884a, 426. Jokera fiñik bat baldin bada / ixpillutzat jartzekua / zegamatarren diñtasuna da / aintzakotzat artzekua. Olea 157. Ez, Espainia, ez. / Betiraundian lo dagon / –soberano jator– / dintasuna,– / eta mixeria. Azurm HitzB 69. Ura zan jendeak [Xalbadorri] barkamena eskatzea, eta bide batez eskertzea gizon aren dintasuna. Zendoia 229.

    2. “Dintasun, suffisance, capacité” Dv.

    Sinonimoak: iz. g.e.

     [duintasuna]: duintasun, dignitate zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dignidad
    fr dignité
    en dignity
    port dignidade

    Entzun:

    Dinatasun apur batez bizi ahal izateko, hainbatetan beharrezkoa da ‘aski da’ esatea.

    dinatasun (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:40 am on 2015/07/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    geoetiketatze 

    Ad. Fitxategietako metadatuetan geoetiketak gehitzeko prozesua. Etiketa berezi horietan, informazio geografikoa zehazten duten datuak biltzen dira, hala nola geolokalizazioa zehazteko datuak. (Sare Sozialen Hiztegia, beta)

    Geotagging (also written as GeoTagging) is the process of adding geographical identification metadata to various media such as a geotagged photograph or video, websites, SMS messages, QR Codes[1] or RSS feeds and is a form of geospatial metadata. This data usually consists of latitude and longitude coordinates, though they can also include altitude, bearing, distance, accuracy data, and place names. (Wikipedia, geotagging)

    Sinonimoak: ad.
    [geoetiketatzea] : geotagging

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es geoetiquetado
    fr geômarquage, balisage geògraphique
    en geotagging

    Entzun:

    Edonork geoetiketa ditzake bere argazkiak.

     
  • Maite 9:06 pm on 2015/07/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    beharbadako 

    izlag. Beharrezkoa, nahitaezkoa ez dena; beharbada egiten dena. Beharbadako prestakizunak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izlag.

    [alferrekoa]: alfer, alfer-alferrikako, alferreko, alferrikako, bano, behargabeko, funsgabe, funsgabeko, huts, hutsal, sustraigabe, debaldeko Ipar., farfaila Ipar., faun Ipar., behargabe Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es contingente
    fr imprévisible
    en possible, conceivable
    port contingente

    Bitartean zu zure gorputza zara, analisiaren emaitzak, hori zara, hori da zure geroa, zure gorputzaren beharbadako geroa, zure gorputzaren osasunaren oraina. [Eta emakumeari sugeak esan zion, Lourdes Oñederra (Erein, 1999), Orr.: 155] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beharbadako (Gaurko hitza, CC)


     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel