Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:33 pm on 2015/01/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    urteberril 

    iz. Urtearen lehen hila (31 egun). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘urtarril’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    urteberril (G-bet ap. A). Enero. “Janvier, urtharila, urtarilla, […] urteberrilla” Vin RIEV 1910, 33. v. urtarril. Urteberril: urteberri-illa esan nai degu. EgutAr (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.

    [urtearen lehen hila]: urtarril, ilbeltz [G-N], izotzil [Naf. g.e.] (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, ‘urtarril’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es enero
    fr janvier
    en January
    port janeiro

    Entzun:

    Urteberril hartan erabaki zuen gauza asko aldatuko zituela bere bizitzan.

    urteberril (Wikimedia Commons & Gaurko hitza CC)

     
  • Maite 10:50 am on 2014/12/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    urtezahar 

    iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) Urtearen azken eguna. • Urtezahar-gau. Urtezahar-eguneko gaua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [Urtezahar-egun] : (maiusk.) Urtezahar(-egun), Gabon zahar (egun)
    [Urtezahar-gau]: (maiusk.) Urtezahar-gau, Gabon zahar gau

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) día de Nochevieja
    fr iz. (egun izena ondoan duela) dernier jour de l’an
    en iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) New Year’s Eve

    Entzun:

    Agur 2014!
    (Irudia: anasmiler1.blogspot.com)

    Agur, agur Urte Zaharra

    Agur, agur urte zaharra
    joan zaitez lotara.
    Sasoia dozu ta zoaz
    atsedendutera.

    Zatoz, zatoz urte barri
    urte barri ongi etorri
    Egizko zorun osoa
    guretzat ekarri.

    Agur, agur Urte Zaharra, Gernika-Lumoko berbalagunak
    [Muxika inguruan Urte Zaharrari agur egiteko abesten duten kantua]

    Entzun kantua Jon Enbeitaren ahotsean:

     
    HITZ ZAKUA
     
    Onda Vascako HITZ ZAKUAn ere, gaur Urtezahar eta Urteberri hitzei buruz aritu gara:

     

    Onintza Enbeitak bidalitako bi audioak ere sartu ditugu HITZ ZAKUAn. Haren aitaren ahotsean entzun ditzakegu, Agur, agur Urte zaharra eta Urte barri. Mila esker bioi!!

     
  • Maite 10:06 pm on 2014/12/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    erdaindu 

    du ad. 1. Zerbaiti muturra moztu. 2. Zakilaren prepuzioa moztu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [ingurebaki]: zirkunzidatu zah., ingurebaki Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) circuncidar (2) recortar, cercenar
    fr circoncire
    en to circumcise
    port (1) circuncidar (2) cercear

    Entzun:

    Erizainak eta osabak pixka batez zer egin pentsatu zuten: urratua aprobetxatuz Imanol erdaindu eta mottoa osorik kendu ala mottoa josi eta bere horretan utzi sendatzen. [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Erdaingabea, hau da, bere zakil-muturra erdaindu ez duen gizasemea, bere herritik baztertua izango da, nire ituna hautsi duelako. [Agindutako lurraren bila I, Jose Antonio Mujika (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Erdainkuntza egina duen zakil bat, lasai eta tente dagoela.
    (Wikimedia Commons)

    Erdainkuntza egin gabeko zakil bat, lasai eta tente dagoela.
    (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:37 pm on 2014/12/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    ostilamendu 

    iz. Etxeko altzari, tresna eta jantzien multzoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegia

    ostilamendu (BN-mix ap. A; -ill- SP > Dv, Lar, H, que cita a Leiçarraga), ostoilamendu (-oill- SP). Etim. Préstamo románico; cf. nav.-arag. ostilla, ostillamenta, etc.

    Menaje. “Aderezo de casa, menaje” Lar. “Menaje de casa” Ib. “Ajuar, menaje” A. Ezpa nolatan nehor sar ahal daite borthitz baten etxera eta haren ostillamendua pilla, baldin lehen esteka ezpadeza borthitza? Lç Mt 12, 29 (He haren armak eta haren gauzak, TB onthasuna, Hual ontarzunak, Dv, Leon puskak, Ip hatiak, Ol atuxak, Or gauzak). Bere ostillamendua etxean badu, ezalbeiledi iauts haren eramaitera. Lç Lc 17, 31 (He mubleak, TB menaiua, Dv tresnak, Brunet bere aldagarriak, Ol atuxak, Or bizitze-tresnak, Ker, BiblE bere gauzak).

    Sinonimoak: iz.
    [ostilamendu] : aldera, tresneria (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (BN) ajuar, menaje
    fr trousseau, ménage
    en household items, trousseau
    port enxoval; utensílios de cozinha

    Entzun:

    Eta horrela, batuketaz batuketa, jantzi, liburu, ostilamendu, bitxi, etxe eta bestelako ondasun txikiagoen balioak batuta, 67.380.547$70etan finkatu zuen Napumoceno jaunak bere aberastasuna. [Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua, Germano Almeida / Bego Montorio (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ostilamendu (preciolandia.com)

    ostilamendu (todocoleccion.net)

     
  • Maite 11:41 pm on 2014/12/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    errekontru 

    iz. Ezbeharra, bereziki bat-bateko eta ustekabeko gertaera, ondorio okerrak dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [abagunea]: abagune, aldarte, aukera, bide, egokiera, era, era on, koiuntura, okasio, aizina Ipar., ara Ipar., parada Ipar., ereti Bizk., beta Gip., apuko g.e., mugaldi g.e., mugon g.e., atiza Ipar. zah., deretxa Gip. zah.
    [istripua]: ezbehar, istripu, estropu Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) accidente
    fr accident
    en accident
    port acidente

    Entzun:

    Zernahi errekontru gertatzen baita uste gabean! ez zekiat jakina duanetz, baina joan den igandean ere errekontru aski latza izana duk Uztaritzeko ondo horretan. [Bihotzeko mina, Janbattitt Dirassar (Elkar, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    errekontru (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:15 am on 2014/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    klik 

    iz. INFORM. 1. Saguaren edozein botoi sakatzean sortzen den hots onomatopeikoa. 2. Klik egitearen ekintza.

    Glosario de informática e Internet

    Cuando se oprime alguno de lo botones de un mouse el sonido es parecido a un “click”. La palabra click escrita, se usa generalmente para indicarle al usuario que oprima el botón del mouse encima de un área de la pantalla. También es comúnmente escrito asi: clic. En español incluso se usa como un verbo, por ejemplo: al clickear en el enlace. 

    Elhuyar Hiztegia

    (Inform.) klik

    klik bakarra: clic simple

    klik bikoitza: doble clic

    Lokuzioak

    (Inform.) klik egin: hacer clic

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es clic
    fr clic
    en click
    port clique

    Entzun:

    Ikasleak klik egin zuen, ordura arte zabaldu ezin zuen web orrira sartzeko.

    klik (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:09 pm on 2014/12/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    likin 

    (B) 1. izond. Erraz itsasten dena, likatsua. Izerdi likina. 2. iz. Lingirda. Apoaren bizkar gaineko likina baino higuingarriagoa (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.

    [likatsua]: biketsu, gomatsu, likatsu, lirdinga, lirdingatsu, bikedun g.e., biskatsu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (B) pegajoso, -a; viscoso, -a (2) iz. (B) limazo, viscosidad
    fr (1) izond. visqueux, -euse (2) iz. viscosité
    en (1) izond. viscous; sticky (2) iz. slime, sliminess
    port (1) izond. pegajoso(a) (2) iz. viscosidade

    Entzun:

    PUNPAKA

    erditik aurrera irakurtzen hasitako
    liburu bat bezala ezagutu nahi zintuzket
    lehen erdiko orriak bilatu
    edo zeuk azaldu
    basa artean edo sasitzan aurkitu
    eta falta diren pasarteak asmatu
    edo beste aldaera batean esan

    txango luzeak egin eta nire gogoa
    Mantxako mortuan barrena hegalari dabilenean
    naizena baino gehiago naizen ilusioak hartzen nau
    zauri guztiak direla sendagarri
    ez dagoela osatu ez daitekeen testurik
    ez higa ez daitekeen harririk

    autobidean aurreratzen gaituzten
    autoetako gidarien albokoak hainbat
    banaizelako ilusioak hartzen nau
    eta neuregan zaramatzadala iruditzen zait
    ilunabar gorrantza hedakorrean
    eta une eterno batez itsu-itsuan sinesten dut
    kartzelazainen papar iletsu likina gabe
    eta presoen bisita galaraziengatik ez balitz
    ezinezkoa litzatekeela munduan edertasuna

    [Kapital publikoa, Jose Luis Otamendi (Susa, 2014)]

    likin (Pixabay, Washu, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel