Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:35 am on 2014/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    furiada 

    iz. 1. Jantzi, arte, literatura, etab.etan jendearen gustu orokorra edo garai jakin bati dagokion erabilera, ohitura eta joeren multzoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘moda’ [moldatua])

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    furiada (-ixa- V-gip ap. Etxba Eib).  “Moda, brote, actualidad. Aspaldi, jokuak furixada aundixa dauka erri onetan” Etxba Eib. “Elgorrixan furixadiakin dago gorri gorri” Ib. “Gauziari etorri jakon furixadiakin, txapel guztiak saldu dittu” Ib. “Pikuak furixadia dauka ointxe, la higuera tiene mucho fruto” (V-gip).

    Sinonimoak: iz.

    [molde igarokorra]: moda,  bolada, menta Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference hiztegiak):

    es moda, brote, actualidad
    fr mode, actualité
    en fashion
    port moda, atualidade

    Entzun:

    Puri-purian daude literatur tertuliak, furiada politean idazle eskolak. [Beti eskean, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-11-20)] (Berria.eus)

    furiada (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:49 am on 2014/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    erramazko 

    iz. Burutik beherakoa, eztul eta hotzikarak harrapatuta. (Azkuek jasoa)  (Arratiako Udalen Mankomunitatea)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erramazko (V-ple-arr ap. A), erremazko (V-ple ap. A), erramazku (Zam Voc). Romadizo, constipado, resfriado.

    Sinonimoak: iz.

    [marranta]: burutik beherako, estu, hotzeri, hozdura, katarro, kostoma, mafrundi, marranta, mukieri, sudurrestu (bat.), surrestu (bizk.)  (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) romadizo, constipado, resfriado
    fr rhume
    en cold
    port constipado,  resfriado

    Entzun:

    Erramazko ederra harrapatu duzu!

    erramazko (Argazkia: brunet.ca)

     
  • Maite 7:50 am on 2014/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    zintz egin 

    du ad. Mukiak kentzeko, sudurretik arnasa indarrez egotzi. Musuzapia atera eta zintz egin du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [zintzatu]: zintzatu Ipar., mukatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sonarse (la nariz)
    fr se moucher
    en to blow one’s nose
    port (nariz) assoar-se

    Entzun:

    Zintz egiten ari ziren bost sudurren hotsa entzun zen. [Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Musuzapi bat atera zuen soinekoaren mahukapetik, eta zintz egin zuen. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zintz egin (FlickrCC, oddharmonic)

     
  • Maite 10:18 am on 2014/11/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    ustiatu 

    du ad. 1. Zerbaitetik, landuz, onura lortu. 2. Baliabide naturalak lehengaiak lortzeko landu; industria edo negozio batetik irabaziak atera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [mozkindu]: esplotatu, mozkindu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 du ad. explotar, sacar provecho, sacar utilidad, sacar beneficios; extraer riquezas 2 du ad. apurar, aprovechar
    fr 1 du ad. exploiter, tirer profit de 2 du ad. en profiter, épurer
    en du ad. to exploit
    port du ad. 1 explorar, 2 du ad. consumir, esgotar; aproveitar

    Entzun:

    Lurra tentuz, zentzuz eta modu eraginkorrean ustiatu beharko dugu, bera ere ez baita iturri agortezina. [Baietz okerreko bidea aukeratu! , Edorta Agirre (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Egunkari batean irakurri dut udal batek (ez du axola nongoa) plaza publiko bat saldu duela bertan hotel bat eraikitzeko. Turistak ere jende dira, ez ostalaritzaren ustiagai esklusiboa.  [Turistak, Anjel Erro (Jira, 2014-11-16)] (Berria.eus)

    ustiatu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:14 am on 2014/11/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    zuztar 

    iz. 1. Sustraia. 2. Zurtoina. 3. Hainbat frutaren barruko aldea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [sustraia]: erro, sustrai, zain
    [fruituen bihotza]: mutxikin, txorten, girtain Ipar., aila Bizk., kondotx g.e., muskil Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) raíz (2) tallo (3) [hainbat frutarena] corazón
    fr racine, souche, base, fondement
    en (1) [sustraia] root (2) [zurtoina] stem, stalk (3) [hainbat frutarena] core
    port (1) raiz (2) talo, caule (3) [hainbat frutarena] coração

    Entzun:

    Autoreak zioenez, bi mila baino gehiago izango ziren azkenerako, denak kontatuz gero, hegoak astindu eta zuhaitza zuztar-zuztarretik atera zutenak, zuhaitza bera ere hegan ipiniz… hegan eta hegan, harik eta ibai baten gainean lurreratu eta uretaratu zen arte. [Ipuin batean bezala, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Sartu orduko, oinak arrastatzen, zuztar bigunak zapaltzen, bide estuak markatzen gozatu dira.  [Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zain eta zuztar, lurra saretu eta hezedura jasotzeko arte berezia dizu haritzak. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zuztar (Edurne Galindez, CC)

     
  • Maite 9:14 am on 2014/11/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    kargatu 

    ad. INFORM. Sarearen bidez, ordenagailu pertsonaletik zerbitzarira edo ordenagailu nagusira fitxategiak transferitu. (Euskalterm)

    Sinonimoak: iz.
    [kargatu] : gora kargatu (Euskalterm)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es subir, cargar
    fr télécharger vers le serveur
    en upload
    port fazer upload, transferir dados

    Entzun:

    Irakasleak artxibo guztiak kargatu ditu blogean, ikasleek eskura izan ditzaten.

    kargatu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:50 am on 2014/11/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldiri 

    iz. Herri edo hiri baten inguruko auzo edo herrixka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aldiri (BN ap. A; SP, Lar, Izt 26v, Hb ap. Lh, Dv (BN), H).

    1. Comarca, alrededores, región próxima a una ciudad.
    2. Proximidad, zona próxima.
    3. Región, provincia (no definida por su proximidad a una ciudad).
    4. Aldea.

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [hiripe] : hiripe, hiringuru
    [inguruak] : inguru(ak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vecindad, lugar cercano; inmediaciones, afueras, cercanías; arrabal
    fr voisinage; abords, (la) banlieue, (les) environs
    en surroundings; outskirts
    port vizinhança; imediações, arredores

    Entzun:

    Estatu modernoek zerrenda luzeko herrien nortasunaren ukazioa dute zimendu, eta arazo benetan larria da Estatu barruan nor ez dena nola izango den nor Europan edo globalizazioan. Nola izango den herri, eta ez aberri txiki, lurralde, erkidego, auzo, basabazter, aldiri, beti aldiri…  [Beti aldiri, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-11-07 )] (Berria.eus)

    aldiri (Wikimedia Commons)
    Road on the outskirts of Paris with a male figure with a spade, Vincent van Gogh

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel