Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:19 am on 2013/07/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    txanel 

    iz. ITSAS. Hondo lauko txalupa txikia, bereziki portuetan lehorretik ontzira joateko erabiltzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [xalanta] : xalant Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chinchorro
    fr péniche
    en rowing boat, dinghy
    port dinga

    Entzun:

     
  • Maite 9:24 am on 2013/07/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    unai 

    iz. Behi-aziendak zaintzen dituen pertsona.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [behizaina] : behizain, betzain zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es vaquero, -a; pastor, -a [de vacas]
    fr vacher, -ère
    en cowherd
    port vaqueiro(a)

    Entzun:

    Eguzkien odolustea erakusten du arratsaldeak, lo hartu dute harritzako argiek, eta taldeari etengabe aidaka, unaia badoa, unaia badoa.  [101 gau, J.M. Olaizola “Txiliku” (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    unai (FlickrCC, CharlesFred)

     
  • Maite 10:58 am on 2013/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    marmoka 

    iz. ZOOL. Hidrozoo eta eszifozooen forma igerilari askea, normalean itsastarra eta ugalketa sexuala burutzen duena. Bere gorputza katilu-formakoa eta ia gardena da, ahoa azpialdean dago eta zelula erresumingarriz hornitutako garro hedagarriak dauzka ertzetan. • aurelia marmoka. Eszifozooen klaseko marmoka, Europako itsasoetan oso arrunta dena. Unbrela tentakulu ugariz osatutako lerro batez hornitua du (Aurelia aurita).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [medusa] : medusa(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es medusa
    fr méduse
    en jellyfish
    port medusa, água-viva, carauela

    Entzun:

    Egia da, bai, bihotz-muskuluak ongi betetzen duela bere egitekoa: uzkurtu eta odola arterietara ateratzen duela eta erlaxatu eta berriro odolez betetzen dela; marmoka, ordea, ezin da zutik egon, eta ez dirudi muskuluak bakarrik gai direnik era askotako lanak taxuz egiteko. [Giza gorputza lanean, John Lenihan / Irene Aldasoro (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Pentsamenduaren itsasertzean ihartzen den marmoka. [Deabruaren hiztegia, Ambroise Bierce / Xabier Olarra (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    marmoka (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:28 am on 2013/07/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    neba 

    iz. (B) Emakumezko batentzat, bere gurasoen semeetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hermano [respecto a la hermana]
    fr frère [d’une femme]
    en brother [of a woman]
    port irmão [em relação a la irmãoã]

    Entzun:

    Horrelako nebak behar ditu arreba batek.  [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    neba (Maite eta Txerra)

     
  • Maite 8:13 am on 2013/07/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    hereniloba 

    iz. Hirugarren mailako iloba. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘astelehen’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tataranieto, -a
    fr arrière-arrière-petit-fils m, arrière-arrière-petite-fille ƒ
    en great-great-grandson/-daughter
    port tataraneto m, -a Æ’, tetraneto m, -a Æ’

    Entzun:

    Koreren seme, Ebiasafen biloba eta Koreren hereniloba zen Xalumek, bere senitarteko ahaideekin, koretarrekin batera, oihal-etxolako sarrera zaintzeko eginkizun sakratua zuen; beraren arbasoek ere Jaunaren kanpalekuko sarrera zaintzeko eginkizuna izana zuten.  [Elizen arteko Biblia, Askoren artean (Idatz, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hereniloba (argazkiaren jabetza: Goierriko Hitza)

     
  • Maite 10:05 am on 2013/07/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    herenamona 

    iz. Hirugarren amona, birraitona edo birramonaren ama. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, herenamona)  / iz. Hirugarren aitona, birraitona edo birramonaren aita. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, herenaitona)

    Sinonimoak: iz.
    [herenaitona, tokilasoa] : asaba heren, tokilabilaso Ipar., tokilaso Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tatarabuela (tatarabuelo m)
    fr trisaïeule (trisaïeul m)
    en great-great-grandmother (great-great-grandfather m)
    port tataravô (m, ó ƒ); tetrava ƒ (tetravô m)

    Entzun:

    Berri pozgarria izan ohi da, edozein etxetan, haurtxo jaio berri baten etorrera. Zaldibian kasu berezia gertatu da. Eneko mutikoa jaiotzearekin, Zubi-Ondo tabernako familia bost belaunaldi izatera pasatu da. Amaren aurretik ez bat, ez bi; hiru amona ditu haurrak: amona, birramona eta herenamona (amonaren amona). [Zubi-Ondon bost belaunaldi, Goierriko Hitza  (2013-07-19)]

    herenamona (argazkiaren jabetza: Goierriko Hitza)

     
  • Maite 8:30 pm on 2013/07/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    bainujantzi 

    iz. Igeritarako edo eguzkia hartzeko jantzia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Entzun:

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel