marmoka

iz. ZOOL. Hidrozoo eta eszifozooen forma igerilari askea, normalean itsastarra eta ugalketa sexuala burutzen duena. Bere gorputza katilu-formakoa eta ia gardena da, ahoa azpialdean dago eta zelula erresumingarriz hornitutako garro hedagarriak dauzka ertzetan. • aurelia marmoka. Eszifozooen klaseko marmoka, Europako itsasoetan oso arrunta dena. Unbrela tentakulu ugariz osatutako lerro batez hornitua du (Aurelia aurita).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[medusa] : medusa(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es medusa
fr méduse
en jellyfish
port medusa, água-viva, carauela

Entzun:

Egia da, bai, bihotz-muskuluak ongi betetzen duela bere egitekoa: uzkurtu eta odola arterietara ateratzen duela eta erlaxatu eta berriro odolez betetzen dela; marmoka, ordea, ezin da zutik egon, eta ez dirudi muskuluak bakarrik gai direnik era askotako lanak taxuz egiteko. [Giza gorputza lanean, John Lenihan / Irene Aldasoro (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Pentsamenduaren itsasertzean ihartzen den marmoka. [Deabruaren hiztegia, Ambroise Bierce / Xabier Olarra (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

marmoka (Wikimedia Commons)