Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:35 am on 2012/07/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    madari 

    BOT. Madariondoaren fruitua, behealdean txortenaren aldean baino lodiagoa den pomo gozo eta jangarria dena. (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:29 am on 2012/07/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    dantzaleku 

    iz. Dantzan egiten den lekua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [dantzatzeko lekua]
    dantzatoki, dantzategi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es lugar de baile; local de baile; discoteca
    fr salle de danse, discothèque, salle de bal
    en dance hall; disco

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:13 am on 2012/07/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    atrija 

    iz. Aho– eta sudur-zuloetatik, sudurreko muki-mintzaren narritadurak eraginda, biriketako airea bortizki botatzea, doministikua. (usin hitza begiratuta, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan)

    Sinonimoak: iz.
    [doministikua]
    urtzintz Ipar., atija Naf., doministiku beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian: atrija (AN-larr-ulz-erro; atrije AN-larr-ulz-erro, B), atrijue (B), atrixe (B), atruxa (AN-5vill), atrux (BeraLzM). Ref.: Iz IzG (atijé); Echaide Nav 173; Izeta BHizt2 (atrixe). La grafía <j> representa el sonido velar [x].

    Estornudo. v. atija.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es estornudo
    fr eternuement
    en sneeze

    Batek iji-iji! atrixe-doministikua egin zin. Ataño TxanKan 155. (Orotariko Euskal  Hiztegia)

    atriju (FlickrCC, labambola)

     
  • Maite 9:36 am on 2012/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    zilipurdi 

    iz. Itzulipurdia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itzulipurdia]
    aztalka, buruzgain, itzul-amilka, itzulipurdi, txilipurdi, zintzilipurdi Bizk., pinpoil Lap., irabio g.e., kakaranzulo Bizk. g.e., kikimera Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es voltereta, vuelta campana
    fr cabriole
    en somersault, pirouette

    Zilipurdika iritsi dira beheraino, harea-pila harrotuz eta algara batean. [Bizia lo, Jokin Muñoz (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zilipurdi (FlickrCC, JB London)

     
  • Maite 8:15 am on 2012/07/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    kokospeko 

    iz. 1. Kokots azpian hartu edo emandako ukaldia. 2. Kokotsean hazten den bizarra. 3. Girgiloa. 4. Haurrei jatekoa ematen zaienean, jantzia ez zikintzeko bularraldean jartzen zaien pieza. Jeneralean oihalezkoa izaten da, lepoaren atzean bi zintaz lotzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [oihalezko pieza]  lerde-zapi, adur-zapi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) golpe en la papada (2) perilla (3) papada (4) babero
    fr (1) coup de poing (2) bouc (3) double menton (4) bavoir
    en (1) punch (2) goatee (3) double chin, jowl (4) bib

    Ilea urdintzen hasi baino aunitzez lehenago, bizarrak oraino
    bibelarra egiten ez zidalarik, José Martí ematen nuen neure kokospeko dotorearekin, Yara-ko oihua egin zuen hartakoa espainiarren aurka jaikitzeko, gero Ho Chi Minhek frantsesen aurka hartuko zuen dotorezia berdinean.
    [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak / Koldo Izagirre  (Elkar, 1999) (Ereduzko Prosa Gaur)

    kokospeko 1

    kokospeko 2

    kokospeko 3

    kokospeko 4

     
  • Maite 7:21 am on 2012/07/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    harrikada 

    iz. 1. Jaurtitako harri batez jotako kolpea, harri-ukaldia. Harrikada eman zion bekoki erdi-erdian. 2. Harrika jaurtitakoak ibiltzen duen tartea. Zubitik harrikada batera dagoen sagastian. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [harri batez jotako kolpea]
    harri-ukaldi
    [harrika jaurtitakoak ibiltzen duen tartea]
    harri-iraitzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) pedrada (2) a (un) tiro de piedra
    fr (1) coup de pierre (2) à un jet de pierre
    en (1) a blow from a stone (2) [distantzia] a stone’s throw

    Zakurrak atzetik darraio, baino urrun samarretik, harrikada kontuan eskarmentu luzea duenaren antzera, eta beldurtzen hasteko nahikoa du ikustea gizona makurtzen dela, eta harri bat hartzen duelakoa egiten duela. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Hori da hori harrikada! [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Harrikadak, Mikel Iturriaren bloga

     
  • Maite 12:27 pm on 2012/07/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuku(-)praka 

    iz. BOT. Eskrofulariazeoen familiako landare belarkara eta bienala, 1 m-ko altuerakoa eta hosto obatu/lantza-formakoak eta lore zigomorfiko arrosa-gorrixkak dituena. Eskualde atlantikoan hazten da, oso toxikoa da eta bihotzeko gaixotasunak sendatzeko erabiltzen den alkaloide kardiotoniko bat ematen du (Digitalis purpurea). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • Maite 8:52 am on 2012/07/07 Permalink

      Ze kasualitatea! Iban ikasle ohia aurreko egunean mendian buelta bat ematen ari zela, kuku-prakak ikusi eta argazki ederrak atera zituen. Hementxe irudi guztiak. Mila esker, Iban! 🙂

      kuku-praka

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel