Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:48 am on 2012/03/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    bisurte 

    iz. Urtearen ohizko egun-kopurua baino bat gehiago (otsailaren 29a) duen urtea, lau urtez behin izaten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bisesta]
    bisest Ipar., bisisturte Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es bisiesto, año bisiesto
    fr bissextile
    en leap year

    Bisurteetan bikoitz asko yaioten dira (V-m). A EY III 295. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 10:03 am on 2012/02/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    urdanga 

    iz. 1. Txerri emea. 2. (herr.) Prostituta.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [emagaldua]
    emagaldu, ematxar, maritzar, prostituta, puta (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) cerda (2) puta, ramera
    fr (1) truie (2) prostituée
    en (1) sow (2) whore

    Besteen behar fisiologiko oinarrizkoak asetzeko baino ez dut balio, behi bat naiz zentzu horretan, sukaldari erdipurdiko bat, garai hobeak ezagututako urdanga. [Katu jendea, Eider Rodriguez (Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    urdanga (Le client, Jean-Louis Forain, Wikimedia commons)

     
  • Maite 7:43 am on 2012/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    arranjatu 

    arranjatu, arranja, arranjatzen. du ad. Ipar. ‘antolatu’ zuten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [konpondu]
    konpondu, antolatu Ipar., lamatu Ipar. g.e., arreglatu Heg. g.e.
    [ados jarri]
    ados egon, ados etorri, ados gelditu, ados izan, ados jarri, adostu, akort egon, akort ezarri, akort izan, akort jarri, bat etorri, bat izan, batera etorri, konforme egon, konforme izan, konpondu, akomeatu Ipar., antolatu Ipar., bat egon Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es arreglar, preparar, disponer
    fr réparer, raccommoder, résoudre
    en to mend, to fix, to repair; to solve, to grapple

    -Beste galde baterat joanen gira.”Zientzia barnatuz edo hobetuz ote dira munduko problemak arranjatuko? [Ez da musik, Menane Oxandabaratz (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 4:42 pm on 2012/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    lorrin 

    (batez ere B) 1.  izond. Eguraldiaz mintzatuz, nahasia. Eguraldi lorrina da hau. 2. iz. Lur iraulia edo agerian jarria, belarra galdu duena. Jorraiaz urratutako lur-lorrina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. euritsu (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) lluvioso, -a; revuelto, -a (2) tierra removida, puesta al descubierto; prado sin hierba (3) topera
    fr instable; pluvieux, -euse
    en unsettled, rainy

    Pont Neuf gainetik, oinezko batzuk baino ez, eskularru, jaka lodi eta artilezko kastorrak buruan. Haize mina dabil, dotorea aroa etxean utzitako euri zirin, narras, lorrinaren aldean. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006) Orr.: 76] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 12:30 pm on 2012/02/26 Permalink | Reply  

    iratzargailu 

    iz. 1. (Ipar.) Iratzargarria. Kafea iratzargailu ona da. 2. Ordu jakin batean iratzartzeko erabiltzen den erloju txirrinduna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:32 am on 2012/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    usin 

    iz. (Ipar.) Doministikua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    urtzintz (L, BN; H; -rz- Dv; urzinz Lar), burzintz (L-sar), urzainzt (BN (-inz), S; -inz VocBN), urtintx (L-sar), urtzain (S (-rz-); H; -añ Dv (BN-bard)), ursain (S; SP), ursai (Dv), urtxain (S; H), urxain (S; ürxañ Gèze). Ref.: A (ürsain, urtzintz, urzain, urzintz, burzintz); Lh (ürsain, ürxain); Lrq /ürźán’/; EI 385; Satr VocP (urtzintz); Echaide Nav 173.

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [doministikua]
    : urtzintz, atija Naf., doministiku beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es estornudo
    fr éternuement
    en sneeze

    Telemakok, orduan, usin handi bat egin zuen, eta jauregi osoan egin zuen oihartzun. [Ulises, Homero / Juan Kruz Igerabide (Erein, 2000)]

    urtzintz (FlickrCC, labambola)

     
  • Maite 7:34 am on 2012/02/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    zingo 

    iz. ITSAS. 1. Sakonera. 2. Zunda.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [sakonera] sakonera, kalatu (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) calado, fondo, profundidad (2) sonda
    fr (1) (ontziarena) tirant d’eau; (portukoa) profondeur (2) sonde
    en sounding line, lead line

    Zeu beteko zingoa baino ez dago hor! esan zidan irribarrez. ‘Ez
    zinateke hor itoko!’
    [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel