Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:55 am on 2012/02/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    aratuste 

    iz. (B) 1. (pl.) Ihauteriak. 2. Ihauteri-asteartea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    aratuste iz. Bizk. ‘inauteria’ (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [inauteria]
    inaute, inauteri pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (pl.) carnaval, antruejo, carnestolendas (2) abstinencia de carne, vigilia (3) martes de carnaval, tercer día del carnaval
    fr (1) (pl.) carnaval (2) abstinence de viande
    en (1) (pl.) carnival (2) abstinence from meat

    Aspek jaialdi mistoa antolatu du Tolosan aratuste astearterako. [Aspek jaialdi mistoa antolatu du Tolosan aratuste astearterako, SINADURARIK GABE, 2006-02-24] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Neurria hobeto hartu izan diola dirudi beste lehen aipaturikoak, honela trufa egiten dionean garizumako etorrerari: Aratuste manga, ardoari zanga! [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 9:36 am on 2012/02/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    iel 

    adb. Behorra edo astemeaz, arreske. Iel egon. (Harluxet Hiztegi  Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [arreske (behorra, astemea)]
    arreske, umeske, giri Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta WordReference hiztegiak):

    es en celo [la yegua y la burra]
    fr en chaleur [estar en celo (hembra)]
    en (de las hembras) heat; estar en ~ to be in season, to be in heat (AmE) o (BrE) on heat

    Baserrian izan ginenean, behorra iel zegoen.

    Nire etxean behia susara da, txerria berriz irausi, behorra ere arrantzan dago, ieltzen ote den hasi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

     
  • Maite 8:00 am on 2012/02/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    tximino 

    iz. ZOOL. Hominidoak ez beste primateen izen arrunta, bereziki antropoideoen subordenakoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 12:13 pm on 2012/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    liluratu 

    da/du ad. 1. Gehiegizko argitasunak ikusmena nahasi. Damaskora gabe, argiaren distirak begiak liluratu dizkietelako. 2. Zirrara handia eragiten duen zerbaitek adimena nahasi, gogoa menderatu. Hegaztiak liluratzen dituen sugea bezala. Bere aitaren emazteaz liluraturik zegoen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [adimena nahasi]
    birloratu Bizk.. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) deslumbrar, ofuscar (2) fascinar, hechizar, encantar, seducir (3) alucinar, deslumbrar
    fr (1) (s’)éblouir (2) (se) fasciner, séduire, enchanter, charmer (3) halluciner, (se) tromper, être ébloui
    en (1) to dazzle (2) to fascinate; to charm; to attract very much

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:02 am on 2012/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    koko-jantzi 

    iz. Mozorro-jantzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [mozorro-jantzi] mozorro-jantzi, mozorro, txantxo, zamo (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es disfraz; máscara
    fr déguisement
    en disguise

    Badira urte guztian koko-jantzixa erabiltzen dabenak. Etxba Eib. (Koko-jantzi, koko-eguna eta koko-abarrekuak, dantza.com)

    koko-jantzi (FlickrCC, rodcasro)

    [blackbirdpie url=”https://twitter.com/#!/asarasua/statuses/170419097467748353″%5D

     
    • Luistxo 12:05 pm on 2012/02/17 Permalink

      Nire aitaren lagun handi bat (hil zen jada), Txurrerua, hala zuen hark gatxizena Eibarren. Zergatik? Haren aita, behin, gerra-aurretik, zuriz koko-jantzi zelako aratusteetan.

    • Maite 6:56 pm on 2012/02/19 Permalink

      Luistxo, mila esker koko-jantzi hitzagatik eta, bide batez, aratuste horrengatik ere bai, begira bainabil ipintzeko. Toki batzuetan inauteriak orokorrean izendatzeko erabiltzen dutela ikusi dut, baina beste batzuetan, inauterietako hirugarren egunari (astearteari). Zuek zein zentzutan erabiltzen duzue? Bihar edo asteartean ipiniko nuke? 🙂

    • Luistxo 10:25 am on 2012/02/20 Permalink

      Aratusteak tarte osoa dira. Bizkaieraren terreno osoan dela esango nuke…

  • Maite 7:05 am on 2012/02/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    esaneko 

    1. izond. Norbaitek agindutakoa betetzen duena. Mutil zintzo eta esanekoa. 2. izond. Norberak emandako hitza betetzen duena. Jainkoa da bakarrik esanekoa. 3. iz. Menpekoa. Hauek Otxandaren esanekoak ziren. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    esaneko iz.
    [mendekoa]
    azpiko, eskuko, eskupeko, etxeko, etxetiar, hankapeko, mendeko, mirabe, zerbitzari, manuko Ipar., manupeko Ipar., peko Ipar., petzero Ipar., sehi Ipar., agindupeko Bizk., ogipeko Bizk., nerabe Naf., mainata Zub., mixkandi Zub., ogituko Bizk. g.e., sujet Ipar. zah.
    esaneko izond.
    [obeditzailea]
    etorkor, obeditzaile, manaerraz Ipar., obedient Ipar., obediente Heg., esangin Bizk., etordun g.e., manukor g.e., manakor Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) obediente, dócil (2) cumplidor, -a; de palabra (3) servidor, -a; vasallo; que está al servicio (de alguien); que está a las órdenes (de alguien)
    fr obéissant, -e ; fidèle, docile
    en obedient

    Txakurrak, esaneko, atzaparrak kendu zituen nire bularretik. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Jakob Gómezek esan zuen Gabrielen jarrera pozoin edo azidoa bezain suntsitzailea zela, bere eskolako umeei, ordu arte zintzo eta esaneko, entzun ziela berak bere belarriekin nahiago zutela da Rua eroaren atzetik ibili, erlijio arduradunen atzetik baino. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Arturo erregearen esanekoak ziren. (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 7:51 am on 2012/02/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    aratinik 

    adb. (batez ere B) Ahoz gora etzanda, igerian batez ere.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [ahoz gora etzanda]
    ahoz gora, errara Ipar., mokoz ipurdi Ipar., aratean g.e., ertangora g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es boca arriba
    fr sur le dos
    en on one’s back;

    Iritsi nintzenean, ahozpez aurkitu nuen anaia, iraulkatu nahi eta ezinean, hasperenka eta lurraren kontra hazka eta atzaparka; jiratu eta aratinik ipini nuenean, berriz, kontu egin nuen ezen mihia ahoan trabaturik zuela; eta, hala, mihia bere tokian paratzen niola, bere onerat etorri zen, apur bana. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aratinik (FlickrCC, Corinna Schmid)

    Saki aratinik (FlickrCC, Ricardo Gómez)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel